Peninoak edo Penino mendiak[1] (ingelesez: Pennines) Ingalaterran dagoen mendikatea da. Batzuetan "Ingalaterrako bizkarrezurra" deitzen diete.

Peninoak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCross Fell (en) Itzuli
Garaiera893 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak54°42′10″N 2°29′12″W / 54.7028°N 2.4867°W / 54.7028; -2.4867
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra

Peninoak Midlandsen hasten dira, Yorkshire haranetatik, Manchestertik, Lancashire mendebaldetik eta Cumbriatik igarotzen, Cheviot Mendixketan hiltzeko, Eskoziako mugan. Guztira ia 400 kilometroko luzera dute.

Etimologia aldatu

Pennines izena zeltiarra dela uste dute: "pennioroches", edo "muinoak". Nahiz eta lehendabizikoz XVIII. mendean idatzi zuten, izenaren hedapena nobleteria ingelesari zor diogu, garai hartan, Italiako Apeninoak bisitatu zituztenez. Hala ere, Apeninoen hitzak erro bera du.

Garaiera aldatu

Peninoak ez dira mendi garaiak, egi esateko normalean muinoak baino ez dira. Mendirik garaiena, Cross Fell da, 893 metrokoa. Beste mendi nagusiak 585 metroko Mickle Fell eta 415 metroko Whernside dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu