Pelori mendiak, Tolkienen legendarium ospetsuan eta bere Silmarillion izeneko lanean, Amanen inguruan hesi bat eratzen duen mendilerro zabal bat da. Bere izena quenyazkoa da, eta "Garaiera defentsiboen hesia" bezala itzul daiteke.

Ilgora erako kurba formarekin, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Amanen ekialdeko kostaldea, Valarren lurraldea inguratuz. Mendilerroko mendirik garaiena Taniquetil zen, mendilerroaren erdimendebaldean zegoena. Mendi honen tontorrean zegoen Ilmarin, Manwë eta Vardaren jauregiak. Ia zeharkaezinak, pasabide bakar bat zuten mendebaldean, Kalaziria deiturikoa, Tirion hiria bertan aurkitzen zelarik. Pasabide hau, Valarrek egin zuten Valinorreko Bi Zuhaitzen argia Tol Eressëa uhartera igarotzen uzteko. Iparraldeko muturrean eta bere mendebaldeko magalen oinean, Araman eskualde zabala dago, Aman Endorretik banatzen duena Helkaraxëko pasabidearen bidez. Eta, hegoaldeko muturrean, Hyarmentir dago, nondik Melkorrek eta Ungoliantek, gorrotoz begiratu zuten Bedeinkatutako Erresuma.

Hauek altxa zituzten Valinor, Bedeinkatutako Erresuma, Utumnotik Melkorren balizko erasoetatik babesteko, Lanparen Aroetan. Valinorren Ezkutaketaren ondoren, are garaiago eta zeharkaezinago bihurtu ziren, eta Valarrek pasabide bakar hura zaintzen zuten.