Pello Uralde

futbolari arabarra

Pedro "Pello" Uralde Hernáez (Gasteiz, Araba, 1958ko martxoaren 2a - ) euskal herritar futbolari ohia da.

Pello Uralde

Bizitza
JaiotzaGasteiz1958ko martxoaren 2a (66 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B1976 / 1979
Real Sociedad1979 / 198618162
Espainiako futbol selekzio nazionala1982 / 198230
Club Atlético de Madrid1986 / 1987368
Athletic1987 / 19909634
Real Club Deportivo de La Coruña1990 / 19925623
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

FIFA: 59275 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aurrelari moduan ibili zen, 339 partida jokatu Lehen Mailan eta bertan 112 gola sartuz. Real Sociedaden eduki zuen futbol ibilbiderik distiratsuena, bertan 7 urtez ibiliz eta lorpenik handienak eskuratuz. Espainiako selekzioarekin 3 aldiz jokatu zuen, golik ez lortuz. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan talde horrekin parte hartu zuen.

Bere ibilbidea Gasteizko Aurrera eta Arizmendi futbol taldeetan hasi zuen. Aurrera Vitoria taldean zegoela Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, futboleko lehen mailako bere lehen partidua 1980ko otsailaren 3an jolastu zuen Bilboko Athletic Klubaren aurka. Lehen denboraldian hiru partidu baino ez zituen jolastu. Dena den, 1981-1982 denboraldian, 29 partidu jolastu eta 7 gol sartu zituen. Horrez gain, Real Sociedad taldearekin Espainiako futbol liga txapelketako txapeldun izan zen.

1986an Real Sociedad taldea utzi eta Atletico de Madrid taldeagatik fitxatu zuen. Dena den, Uralde denbora laburrez egon zen talde hartan, eta ez zuen arrakasta handirik izan. Taldean egondako denboraldi bakarrean zortzi gol baino ez zituen sartu. 1987an Bilboko Athletic Klubak fitxatu zuen, eta bertan Uraldek Errealean egon zeneko jokoa berreskuratu zuen.

1987-1988 denboraldian hamabost gol sartu zituen eta taldeak UEFA txapelketa jokatu zuen. Hurrengo denboraldian hamahiru gol sartu zituen. 1989-1990 denboraldian, taldean gutxiago jolasten zuela eta, Deportivo de La Coruña taldera joan zen, bertan bi denboraldiz egon zelarik. 34 urte zituela futbolean jolasteari utzi zion.

Kirol ibilbidea aldatu

Palmaresa aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu