Pelasgo (Gearen semea)

Greziar mitologian Pelasgo (antzinako grezieraz: Πελασγός, Pelasgós) heroi bat izan zen, Peloponesoko pelasgo izen bera zeramaten Greziako lehendabiziko biztanleetakoen arbasotzat hartua. [1] Pausaniasek kontatzen du bere garaiko arkadioek bete-betean sinesten zutela Pelasgo Arkadiako lehen biztanlea izan zela[2] eta haren erreinaldian lurraldeari Pelasgia izena eman zitzaiola.[3]

Pelasgo (Gearen semea)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaZeus
AmaNiobe (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Deïaneira (en) Itzuli, Cyllene (en) Itzuli eta Meliboea (en) Itzuli
Seme-alabakLikaon eta Temenus (en) Itzuli

Beste etorki batzuk aldatu

Antzinako iturrietan Pelasgoren etorkiari buruzko beste tradizio batzuk jasotzen dira:

Pelasgoren eginak aldatu

Errege izendatuta, lehen biztanleei erakutsi zien hotzetik nola begiratu, etxolak eraikitzen, artilezko jantziak egiten eta fruituak jaten, bereziki haritzaren ezkurrak (arkadiarrak jateko honegatik ezagunak ziren).[8]

Likaon Pelasgoren semea izan zen [9][10] eta Melibea ozeanidearena [11] edo, beste batzuen arabera, Zilene oreadearena[11] edo Deianirarena, zeinarekin Temenoren aita izan baitzen.[12][13]

Erreferentziak aldatu

  1. Pseudo-Apolodoro, Biblioteka mitologikoa II.1.1.
  2. Pausanias, Greziaren deskribapena, VIII.1.4
  3. Pausanias, op. cit. VIII.I.6
  4. Pseudo-Apolodoro, op. cit. III.8.1. Akusilaoren 2F 25 zatia FGrHn
  5. Fragments grecs in Hermann Diels, Die Fragmente der Vorsokratiker (1906), 73: “Akusilaos”. Cf. 11. (17)
  6. Apolodoro, II.1.1 eta III.8.1
  7. Kinkel, Gottfried (Leipzig, 1877), Epicorum Graecorum fragmenta, 1. lib., 8. zatia http://www.archive.org/details/epicorumgraecor02kinkgoog
  8. Pausanias, op. cit. VIII.1.5-6
  9. Pausanias, VIII.2.1
  10. Higino, Fabulak CCXXV.2
  11. a b Apolodoro, III.8.1
  12. Dionisio Halikarnasokoa, Erromako antzinako gauzak I.11.2
  13. Pausanias, VIII.22.2

Kanpo estekak aldatu