Pekingo Unibertsitatea

Txinako unibertsitatea

Pekingo Unibertsitatea (txinera tradizionalez: 北京大学; txinera sinplifikatuz: 北京大學; pinyinez: Běijīng Dàxué) Txinako hiriburuko unibertsitate publikoa da. 1898an Guangxu enperadoreak sortua, Pekingo Unibertsitate Inperiala izenarekin, herrialdeko mugimendu intelektualetan eragin handia izan du. Munduko rankinetan, goiko postuetan dago.[1]

Pekingo Unibertsitatea
Datuak
Izen ofiziala
Peking University eta 北京大学
MotaUnibertsitate publikoa, higher education institution directly under Ministry of Education of the People’s Republic of China (en) Itzuli eta vice-ministerial level university (en) Itzuli
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Jarduera
KidetzaC9 Liga, International Alliance of Research Universities (en) Itzuli, Double First Class University Plan (en) Itzuli, Plan 111, DataCite (en) Itzuli eta Association of Pacific Rim Universities (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak11.337 (2018)
Ikasle-kopurua44.730 (2018)
Agintea
LehendakariaGong Qihuang (en) Itzuli
Osatuta
Academy for Advanced Interdisciplinary Studies, Peking University (en) Itzuli
College of Chemistry and Molecular Engineering, Peking University (en) Itzuli
College of Engineering, Peking University (en) Itzuli
College of Urban and Environmental Sciences of Peking University (en) Itzuli
Department of Chinese Language and Literature, Peking University (en) Itzuli
Department of History, Peking University (en) Itzuli
Department of Information Management, Peking University (en) Itzuli
Department of Philosophy and Religious Studies, Peking University (en) Itzuli
Department of Sociology, Peking University (en) Itzuli
Guanghua School of Management, Peking University (en) Itzuli
Peking University Health Science Center (en) Itzuli
Peking University Law School (en) Itzuli
Peking University Shenzhen Graduate School (en) Itzuli
School of Archaeology and Museology, Peking University (en) Itzuli
School of Earth and Space Sciences, Peking University (en) Itzuli
School of Economics of Peking University (en) Itzuli
School of Electronics Engineering and Computer Science, Peking University (en) Itzuli
School of Foreign Languages, Peking University (en) Itzuli
School of International Studies, Peking University (en) Itzuli
School of Journalism & Communication, Peking University (en) Itzuli
School of Life Sciences, Peking University (en) Itzuli
School of Marxism, Peking University (en) Itzuli
School of Mathematical Sciences, Peking University (en) Itzuli
School of Physics, Peking University (en) Itzuli
School of Psychological and Cognitive Sciences of Peking University (en) Itzuli
School of Software & Microelectronics, Peking University (en) Itzuli
Yenching Academy of Peking University (en) Itzuli
Yuanpei College, Peking University (en) Itzuli
Historia
Sorrera1898ko uztailaren 3a
(Imperial University of Peking (en) Itzuli)
Sortzailea
Ordezkatzen duImperial University of Peking (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: PKU1898 Twitter: PKU1898 Edit the value on Wikidata
Pekingo Unibertsitatea.

Ezaugarriak aldatu

Asiako eta Txinako Herri Errepublikako unibertsitaterik ospetsuenetako bat da, ikerketa eta hezkuntza akademikoaren espiritu humanista ezaugarri nagusietariko bat izanik. Tsinghua Unibertsitatearekin Txinako unibertsitaterik onenaren izendapena izateko leihan dabil.[2] 2019an, mundu osoko 22. unibertsitatea izendatu zuten.[3] Pekinen dago, Txinako hiriburuan, Udako Jauregitik eta Zhongguancun auzotik gertu. Unibertsitateko campusak Yan Yuan du izena, 3 milioi metro karratuko hedadura du eta Asiako kontinente osoko ederrenetakotzat jotzen da.[4] Gaur egun, 30.000 ikasle ditu unibertsitateak, graduko edo unibertsitateko lizentziaturako tituludun ikasleen, graduondoko ikasleen, doktoregoko ikasleen eta bisitari eta nazioarteko ikasleen artean. Horiek guztiak unibertsitatea osatzen duten 31 eskola, 5 fakultate eta 271 ikerketa-zentroetara joaten dira. Gainera, Pekingoak nazioarteko 200 erakunderekin harremanak dituzte lankidetza eta truke akademikoaren arloan; alde hau garrantzitsua da Txinako hezkuntzarako.

Liburutegia aldatu

Pekingo Unibertsitateak liburutegi nabarmena du, 1902an sortu zena, unibertsitatea martxan jarri eta urte gutxira. 4.000.000 bolumenetik gora ditu, 6.500.000 bolumenetik gorako edukierarekin. Bere liburu arraroen eta liburu zaharren bilduma erreferentzia bat da Asia osoan.

Ikasle ospetsu batzuk aldatu

Beste historia luzean unibertsitate honek eragin handia izan du Txinako kulturan. Adibide gisa hona hemen bertan ikasitako pertsonalite batzuk:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.