Peebles, Eskoziako gaeleraz: Na Pùballan eta eskozieraz: Peebles, Eskoziako Scottish Borders eskualdeko hirugarren herria da. 2011ko erroldaren arabera 8.159 biztanle ditu.

Peebles
Na Pùballan
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaScottish Borders
Posta kodeaEH45
Geografia
Koordenatuak55°39′07″N 3°11′20″W / 55.6519°N 3.1889°W / 55.6519; -3.1889
Map
Demografia
Biztanleria8.940 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01721
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakHendaia
peebles.info

Historia aldatu

XII mendeko elizen aztarnak badira Peeblesen. XIII mendean Sir Simon Fraserrek Neidpath gaztelua eraiki zuen eta Neidpath baroierria sortu zen, XIV mendean Hay familiaren esku gelditu zena. Inguruan Peebles merkatal herria eratuz joan zen. 1645ean ingelesen aurkako jarrera hartu zuen eta 1650an Oliver Cromwellen armadak erasotu zuen gaztelua.

Tweed ibaiaren gaineko zubi ikusgarria 1663an eraiki zen Ingalaterrako armadak 1548an suntsitu zuen St Andrews elizako harriak erabilita. Dena dela XV menderako jadanik harrizko zubi bat bazela badakigu.

XIX mendearen amaiera aldera Peebles Hydro Hotel bainuetxea ireki zen eta Edinburghtarrentzat turismogune bilakatu zen. Gaur egun Edinburghen lo-hiri bihurtu da, baina uda aldera turismogunea izaten jarraitzen du.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegi aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Peebles ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekak aldatu