Peñalara Iberiar Penintsularen barrualdeko mendia da. Erdialdeko Sisteman dagoen Guadarramako mendilerroaren gailur nagusia da. Itsas gaineko 2.428 metro ditu. Adminstratiboki Madrilgo Erkidegoa eta Segoviako probintzian dago. Lurralde horren gailur enblematikoa da. Heltzeko erraztasuna asko dago eta, ondorioz, turismo eta bisitari asko hurbiltzen da inguru honetara.

Peñalara
Datu orokorrak
Garaiera2.430 m
Prominentzia1.113 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak40°51′00″N 3°57′22″W / 40.850013°N 3.956008°W / 40.850013; -3.956008
MendikateaGuadarramako mendilerroa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSegoviako probintzia
Babestutako-eremuaGuadarramako Parke Nazionala

Peñalara mendigunea aldatu

Peñalara mendia izen bereko mendigunearen gailur nagusia da. Mendiguneak Madril eta Gaztela Leongo erkidegoaren arteko muga egiten du. Haitz-erlaitz honek 5,8 kilometro ditu eta Cotos mendatetik (1840 m.) Los Neveros mendatera doa. Hegoaldetik iparraldera hauek dira mendigune honen haitzak:

Ekologia aldatu

Mendien maldak pinu gorrien basoez estaliak daude. 1.900 metrotik gora basoen ordez mendiko larreak eta sasiak aurkituko ditugu. Maila horretan , ekialdean, glaziar zirku bat dago eta hogei baino aintziara gehiago. Horietan goi mendietako espezieak bizi dira, tartean hamar anfibio espezie baino gehiago.[2] Dena dela, faunaren espezie ikusgarrienak hegazti harrapariak dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://peakbagger.com/peak.aspx?pid=9840
  2. Egile Batzuk. (2006). Anfibios de Peñalara, identificación y conservación. Madrilgo Erkidegoa. ISBN 84-451-2800-0

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu