Peñafielgo gaztelua da Espainiako Valladolid probintziako Peñafiel herrian kokaturiko gaztelu bat. Gaztelua muino estu eta luze baten tontorrean eraikia dago, eta, horren ondorioz, itsasontzi batenaren antzeko forma dauka. 1917ko ekainaren 1ean monumentu nazional deklaratua izan zen.

Peñafielgo gaztelua
Kultura ondasuna
[[]]
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaValladolideko probintzia
Espainiako eskualdeaCampo de Peñafiel
UdalerriaPeñafiel
Koordenatuak41°35′48″N 4°06′52″W / 41.59667°N 4.11431°W / 41.59667; -4.11431
Map
Historia eta erabilera
JabeaLeongo Erresuma
Arkitektura
Materiala(k)harria
Ondarea
BICRI-51-0000148

Kokaleku honetan gaztelu bat gutxienez ere X. mendeaz geroztik egon den arren (943. urteko agiri batean jasota agertzen da gazteluaren aipamena), XV. mendean baimendutako berreraikuntza baten emaitza da gaur egun ikus daitekeen eraikina.

Gotorleku honen oinplanoa oso estua eta luzatua da (35 metro inguru zabal, baina 210 metro luze).

Gaztelua bi harresi-lerroz defendatuta dago (bata bestearen barrenean).

Gaztelua Peñafielgo Udalaren jabetzakoa da.

Kanpo estekak aldatu