Peña Cebollera, Cebollera Vieja edo Pico de las Tres Provincias (euskaraz: "Hiru Probintzien Tontorra"), 2.129 metroko garaiera duen mendi bat da, Espainiako Erdialdeko Mendigunean, Ayllongo mendilerroaren gailur nagusi eta mendebaldekoaren muturrean dagoena, eta Madril, Guadalajara eta Segoviako probintzien arteko muga da, mug hau, tontorrean duen monolito batekin adierazita dagoelarik. Tontor nagusi bat eta ondoko batzuk ditu. Azken hauen artean, peña de los Abantos, 2.124 metrokoa eta cerro del Recuenco, 2.084 metrokoa nabarmentzen dira. Sierra Cebollera ere nabarmentzen da, tontorretik, hegoaldera, 1.834 metroko garaiera duen Cebollera Nuevaraino hedatzen dena, 2.071 metroko Cabeza del Tempraniego, 2.047ko Coto de Montejo eta 1.885 metroko alto de la Fuente de Cabezuelasen bidez.

Peña Cebollera
Datu orokorrak
Garaiera2.127,624 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak41°09′54″N 3°32′23″W / 41.165044°N 3.539711°W / 41.165044; -3.539711
MendikateaAyllóngo mendilerroa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSomosierratik

Bere muturretan, Jarama ibaia hegoaldean eta Duraton ibaia mendebaldean jaiotzen dira. Bere magalaren behereneko zatian haritzak, arteak eta pinuak daude, salbuespen moduan, gailurraren hegoaldeko magalean, Jaraman behera, Montejoko pagadia eta, mendebaldekoan, Somosierrako urkidia aurkitzen direlarik.

Ekialdetik, Pico del Lobo deritzon mendian base militar baten balizko instalakuntzak suposatzen zuen mehatxuaren ondoren, 2004an, interes estrategiko-militarreko toki izateari utzi zion arte, 2005eko azaroak 5ean, Gaztela-Mantxako Erkidego Biltzarraren Gobernu Kontseiluak, dekretu bidez, bere babes naturala adierazi zuen, Macizo del Lobo-Cebollerako Erreserba Naturala sortuz, Peña Cebollera eta Lobo elkartzen dituen gailur batetik hedatzen dena, ia ukitu gabea den toki natural batean.

Kanpo estekak aldatu