Pazifikoko eskualdea (Kolonbia)

Pazifikoko eskualdea Kolonbiako mendebaldean, Ozeano Barearen eta Andeeen artean, dagoen eskualde naturala da. 83.170 km²-ko azalera dauka.

Pazifikoko itsasaldea.

Deskribapena aldatu

Pazifikoko eskualdea Panamako mugatik (iparraldean) Ekuadorko mugaraino (hegoaldean) hedatzen da. Ekialdean Mendebaldeko mendilerroak mugatzen du eta mendebaldean Ozeano Bareak.

Oso eskualde hezea da, munduko plubiometria handienetakoa duena: urteko batezbestekoa 4.000 mm-koa da, baina zenbait tokitan urtean 12.000 mm jasotzen dira. Oso ibai emaritsuek zeharkatzen dute eskualdea. Aipagarrienak Atrato, San Juan, Baudó, Mira eta Patía dira. Zingira eta mangladi zabalak daude[1].

Populazio-dentsitate txikia du. Hiri handienak Buenaventura, Kolonbiako itsas portu garrantzitsuena, Quibdó, Tumaco eta Guapi dira. Populazio beltza gehiengoa da.

Departamenduak aldatu

Chocó da bere lurraldearen gehiena eskualde honetan daukan departamendu bakarra. Departamenduko hiriburua Quibdó da.

Honez gain, Nariño, Cauca, Valle del Cauca eta Antioquia departamenduek zati bat eskualde honetan daukate.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu