San Paulo VI.a[1] (latinez Paulus PP. VI.), jaiotzez Giovanni Battista Montini (Sarezzo, Brescia, Italia, 1897ko irailaren 26a- Castelgandolfo, 1978ko abuztuaren 6a) Eliza Katolikoko Aita santu izan zen 1963ko ekainaren 21etik bere heriotzaren egunera arte.

Paulo VI.a

(1969)

262. Aita santu

1963ko ekainaren 21a - 1978ko abuztuaren 6a
Joan XXIII.a - Joan Paulo I.a
kardinal

1958ko abenduaren 15a - 1963ko ekainaren 21a
Roman Catholic Archbishop of Milan (en) Itzuli

1954ko abenduaren 12a - 1963ko ekainaren 21a
Alfredo Ildefonso Schuster - Giovanni Colombo
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Milan (en) Itzuli
Substitute for General Affairs (en) Itzuli

1937ko abenduaren 13a - 1953ko otsailaren 17a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Battista Enrico Antonio Maria Montini
JaiotzaConcesio1897ko irailaren 26a
Herrialdea Vatikano Hiria
 Italiako Erresuma  (1897ko irailaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1978ko abuztuaren 6a)
HeriotzaCastel Gandolfo1978ko abuztuaren 6a (80 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Vatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaGiorgio Montini
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPontifical Ecclesiastical Academy (en) Itzuli
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra eta diplomazialaria
Lantokia(k)Erroma eta Vatikano Hiria
Jasotako sariak
Santutegia
Irailaren 26 eta Maiatzaren 29
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

IMDB: nm0691065 Musicbrainz: 1eb72151-ce21-4950-ba6e-c39c2c1cb235 Discogs: 2272992 Find a Grave: 2379 Edit the value on Wikidata

Joan XXIII.aren ondoren, Vatikanoko II. Kontzilioarekin, aurreko pontifizearen lan handiarekin, jarraitzea erabaki zuen. Era berean, eliza ortodoxo, anglikano eta protestanteekin harreman ekumenikoak sustatu zituen, bilera eta akordio historiko ugari lortuz.

1922 eta 1954 bitartean, Egoitza Santuaren Estatu Idazkaritzan lan egin zuen. Horretan jardun zenean, Domenico Tardinirekin batera, Pio XII.aren kolaboratzaile hurbilen eta eragingarrientzat hartu zuten eta, 1954an, Milango artzapezpiku izendatu, Italiako elizbarrutirik handiena; horrela, zuzenean, Italiako Apezpiku-Konferentziako idazkari bihurtu zen. Han, laster, pobreen artzapezpiku ezizenaz ezagutu zuten, bisitatzen zituen lantegietako langileekin zuen adiskidetasunagatik[2]. Joan XXIII.ak kardinalgora igo zuen 1958an eta, hura hil ondoren, Montini oinordeko posibleen arteko hartu zuten[3].

Paulo izena hartu zuen, munduan zehar Kristoren mezua zabaltzeko eginkizun berritzailea adierazteko. Vatikanoko II. Kontzilioa berriro ireki zuen, lehentasuna eta norabidea emanez. Kontzilioak bere lanak amaitu ondoren, Paulo VI.ak bere aginteen interpretazioa eta aplikazioa hartu zuen bere gain, sarritan, Eliza Katolikoko taldeen itxaropen lehiakideen artean lerro fin batean ibiliz. Erreformen handitasunak eta sakontasunak Elizako alor guztietan eragin zuen bere aitasantutzan zehar, bere aurreko eta ondorengoen antzeko erreforma politikak gaindituz.

Paulo VI.a mariazale handia izan zen: horregatik, etengabe hitz egiten zuen Mariaren aldeko biltzarretan eta mariologia-bileretan; hainbat santutegi bisitatu, eta Mariaren aldeko hiru entziklika argitaratu zituen. Milango Anbrosioren irakaspenak aipatuz, Elizaren Ama izendatu zuen Vatikanoko II. Kontzilioan. Paulo VI.ak elkarrizketa bilatu zuen munduarekin, beste erlijio batzuekin eta fedegabeekin. Gizateriaren zerbitzari xume gisa ikusten zuen bere burua eta Estatu Batuetako eta Europako aberatsei, Hirugarren Munduko pobreen aldeko aldaketa esanguratsuak eskatu zizkien[4].

Jaiotza-kontrolaren (adibidez, Humanae vitae) eta beste gai batzuei buruzko jarrerak eztabaidagarriak izan ziren Mendebaldeko Europan eta Ipar Amerikan baina, Ekialdeko Europan eta Latinoamerikan, txalotuak izan ziren. Bere aitasantutzan zehar, aldaketa asko gertatu ziren munduan: ikasleen istiluak, Vietnamgo Gerra eta munduko beste gorabehera batzuk. Paulo VI.a horiek guztiak ulertzen saiatu zen baina, halaber, berari agindutako «fede-gordailua» defendatzen ere.

1974ko abenduaren 24an, San Pedro basilikako Ate Santuaren irekieraren buru izan zen 1975eko Jubileuari hasiera emanez: munduan zehar, mila milioi lagunek jarraitu zuten.

Izendatu zituen kardinalen artean, hiru haren oinordeko izan ziren Aita santu:

Haren beatifikazio prozesua 1993ko maiatzaren 11n hasi zen[5]. 2014ko maiatzaren 7an, Paulo VI.a Aita santua dohatsu izendatu zuten miraria onartu zen. Angelo Amato kardinala, Santuen Kausetarako Kongregazioko prefeta, Frantzisko Aita Santuarekin bildu zen beatifikazio-data adosteko; azkenik, 2014ko urriaren 19rako ezarri zen[6]. Beatifikazioa burutu zen San Pedro plazan egin zen Familiari buruzko Apezpikuen Ezohiko Sinodoaren amaierako mezan[2][7]. 2017an, Paulo VI.aren interzesioari egotzitako bigarren miraria onartu zen[8], haren kanonizazioak Frantzisko Aita santua izan zuen buru, San Pedro plazan, 2018ko urriaren 14an[9][10].

Hasierako urteak aldatu

Giovanni Montini Sarezzon (Brescia, Italian) jaio zen 1897ko irailaren 26an, herriko nobleen familia batean. Aita abokatua zuen eta Italiako kristau-demokraziarekin lotura zuzenak zituen. Apaiz izateko asmoz, 1916an seminarioan sartu zen eta ondoren hainbat ikastetxetan ibili zen: Unibertsitate Gregoriarrean, Erromako Unibertsitatean eta Accademia dei Nobili Ecclesiasticin. Bertan jasotako hezkuntzak gaztetandik Vatikanoko kurian lan egitera eraman zuen. Pio XI.aren garaian, Vatikanoko Gai Orokorretako Ordezkoa izan zen eta Pio XII.aren garaian lanpostu berean segitzeko aukera izan zuen.

II. Mundu Gerra garaian Vatikanoko goi postuetan aritu zenez, kritikak jaso behar izan zituen Eliza Katolikoaren hierarkiak Holokaustoaren aurrean izandako jarrera zela eta. Hala ere, Montinik zuzenduta, Vatikanoak lan egin zuen bereziki Erromako juduen askatasunaren alde eta haietariko asko Italiako konbentuetan ezkutatu. Askoren ustez, administratzaile soila izan zen, baina datuek erakusten dute Pio XII.aren gertuko kolaboratzailea izan zela.

Milango artzapezpiku aldatu

Pio XII.ak 1953an Italiako artzapezpikutzarik handienetako buru egin zuen. Zenbaitzuek harriduraz hartu zuten aldi berean kardinal izendatu ez izana, baina Vatikanoko iturrien arabera, Montinik berak uko egin zion kardinal izateari. Horrek ia ezinezko egin zuen 1958an Pio XII.a zendu zenean Montini bere ondorengo izatea. Hain zuzen, Angelo Giusseppe Roncalli hautatu zuten Aita santu, Joan XXIII.a izenez. Horrek kardinal izendatu zuen.

Aitasantutza aldi horretako gertaerarik garrantzitsuena Vatikanoko II. kontzilioaren hasiera izan zen. Joan XXIII.ak Eliza eguneratzeko beharra ikusi zuelako deitu zuen batzar berezi multzo hura. Montini, hasieratik, Joan XXIII.aren aliatua izan zen Kontzilioa aurrera eramateko asmoz.

Aita Santu aldatu

1963an Joan XXIII.a minbiziak jota hil zen eta konklabean bildutako kardinalek Montini aukeratu zuten Aita santu: Paulo VI.a izena hartu zuen eta hasieratik kontzilioa aurrera eramateko nahia azaldu zuen. Ecclesiam Suam bere lehen entziklikan Eliza elkarrizketa bihurtu behar zela azpimarratu zuen.

 
Luciani kardinalarekin (Joan Paulo I.a)

Idazki garrantzitsuenak aldatu

Zalantzarik gabe, Paulo VI.ak idazki ospetsuak egin zituen karguan jardun zen urteetan. Populorum Progressio, Humanae Vitae eta Sacerdotalis Caelibatus izan ziren haren entziklikarik sonatuenak.

Populorum Progressio entziklikan aurreko Aita Santuen irakatsi sozialak jaso eta eguneratu zituen. Testu horretan argi ikusten da justizia sozialaren beharra munduaren antolakuntza berri bat eraikitzeko orduan.

Humanae Vitae entziklikan Aita Santuak jaiotza kontrola izan zuen mintzagai. Beste behin, antikontzepzio artifiziala gaitzetsi zuen eta, horren ordez, Jainkoaren Legean eta naturaren arauetan oinarritutako familia plangintza naturala defendatu. Entziklikak iskanbila handia sortu zuen Elizaren baitan; batzuek onuragarri, zeritzoten baina beste batzuek atzerapausotzat jo, Aita Santuaren absolutismoaren adierazgarri.

Sacerdotalis Caelibatus entziklikan apaizen kastitate betebeharra berretsi zuen eta ordenaren sakramentua ezkontzarekin bateraezina zela aldarrikatu zuen.

Aita Santu erromesa aldatu

Paulo VI.a historian lehen aldiz kontinente guztiak bisitatu zituen Aita Santua izan zen. Besteak beste, 1964ko urtarrilean Palestinara bidaiatu zuen eta bertan Jerusalemgo Artzapezpikuarekin batzartu zen.

Ospetsuak izan ziren, era berean, 1965ean NBEra (New York) egin zuen bisita eta Batzar Orokorrean egin zuen hitzaldia. Halaber, Kolonbiara, Ugandara, Filipinetara, Australiara eta Fatimara bidaia egin zuen, besteak beste.

Zalantzaz beteriko Aita Santua? aldatu

Batzuek Paulo VI.ari zalantzaz betea izatea leporatu diote. Horren oinarrian kontzilioaren garapenean izandako gorabeherak, Lefèbvre apaiz frantziar integristaren aurrean izandako jarrera eta Humanae Vitaeren ondoren sortutako zalapartaren ostean izandako zalantzak horren lekuko izan litezke. Era berean, zenbait hitzalditan Aita Santutza uzteko asmoa azaldu arren, azkenean ez zuen erabaki hori hartu (askoren ustez, ingurukoek konbentzitu zutelako).

Hitzaldi eztabaidagarriak aldatu

 
Paulo VI.aren gorpua, San Pablo basilikan

Kontzilioa bukatuta, Paulo VI.aren zenbait hitzaldik kezka sortu zuten katolikoen artean, bereziki Elizaren egoera kezkagarritzat jotzen zuelako. Deabrua aipatzen zuen Elizan sartua zegoela, eta horrek Kontzilio ostean agertu beharreko egoera eguzkitsua lainotu zuela.

Gainbegirada aldatu

Paulo VI.ak bere aitasantutzaldian era guztietako erasoak jaso behar izan zituen. Kontserbadoreenek liturgian egindako aldaketak sarraskitzat hartu zituzten eta liberalenek Humanae Vitae entziklika gaitzetsi. Hala ere, ia guztiek onartu zuten Paulo VI.a bertute handiko pertsona izan zela, erabakiak luzaro pentsatu ondoren hartzen zituena eta, Eliza barnean zein kanpoan, asmo ederrak zituena: bakea, kristauen batasuna, herrien garapena...

Beatifikazioa eta kanonizazioa aldatu

Frantsisko Aita santuak 2014ko urriaren 19an beatifikatu zuen eta 2018ko urriaren 14an santu izendatu. Paulo VI.aren ospakizun eguna irailaren 26a da.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo VI.a  
  • Paulo VI.aren entziklikak ingelesez, Vatikanoren webgune ofizialean (www.vatican.va).
  • Ecclesiam Suam (1964ko abuztuaren 6a) ([1])
  • Mense Maio (1965eko apirilaren 29a) ([2])
  • Mysterium Fidei (1965eko irailaren 3a) ([3])
  • Christi Matri (1966ko irailaren 15a) ([4])
  • Populorum Progressio (1967ko martxoaren 26a) ([5])
  • Sacerdotalis Caelibatus (1967ko ekainaren 24a) ([6])
  • Humanæ Vitæ (1968ko uztailaren 25a) ([7])

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
  2. a b Francisco beatificó a Pablo VI. 19 de octubre de 2014.
  3. Hebblethwaite, 322-323
  4. «“It's not easy being a christian”, says pope» (‘no es fácil ser cristiano, dice el papa’), artículo en inglés en Radio Vaticana]
  5. «Paul VI», artículo en inglés en el sitio web New World Encyclopedia.
  6. «Aprueban un milagro para la beatificación de Pablo VI», artículo en español en el sitio web AICA.
  7. Povoledo, Elisabetta. (19 de octubre de 2014). Pope Francis Beatifies an Earlier Reformer, Paul VI. The New York Times.
  8. Ramos Díaz, Ary Waldir. (2017-12-21). «¿Pablo VI será santo en 2018? Aprobado supuesto segundo milagro pro-vida» Aleteia.
  9. ACI Prensa. (14 de octubre de 2018). Papa Francisco canonizó a Pablo VI, Monseñor Romero y otros cinco nuevos santos. .
  10. «Las canonizaciones del Papa Pablo VI y el Arzobispo Óscar Romero» Caritas 2018-10-16.