Paul Henri Thiry d'Holbach

Paul Henri Thiry d'Holbach frantziar filosofoa izan zen (Edisheim, Palatinatua, 1723 - Paris, 1789). Parisen eta Lyndenen ikasi ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua. Alemanezko jakintza-liburuen itzultzaile eta zabaltzailea izan zen, eta, Dideroten adiskide zenez gero, Encyclopédie-ren idazketan esku hartu zuen.

Paul Henri Thiry d'Holbach

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Heinrich Dietrich
JaiotzaEdesheim1723ko abenduaren 8a
Herrialdea Palatinatua  1749)
 Frantzia  (1749 -
HeriotzaParis1789ko urtarrilaren 21a (65 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Roch (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Basile-Geneviève d'Aine (en) Itzuli
Charlotte-Suzanne d'Aine (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, salonnièrea, kimikaria, entziklopedista, abokatua eta itzultzailea
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Mugimenduaateismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 6239256 Edit the value on Wikidata
D'Holbach baroia

Holbachentzat erlijioak oro despotismoaren tresna dira. Haren obra nagusia Izadiaren sistema (Système de la nature, 1770) da. Errealitate natural eta moralaren teoria ateo, materialista eta determinista azaltzen du Holbachek hor: materiazko natura gauza guztien -gizona barne- lehen kausa da eta betidanik izan da, ez du sekula inork sortu. Beste idazlan batzuk: Kristautasuna estalkirik gabe (1773, Le Christianisme dévoilé), Moral unibertsala (1776, La Morale universelle).

Erreferentziak aldatu