Paul Amadeus Pisk

musikagile austriarra

Paul Amadeus Pisk (Viena, 1893ko maiatzaren 16a; † Los Angeles, 1990eko urtarrilaren 12a) musikologo eta konpositore austro-estatubatuarra izan zen.

Paul Amadeus Pisk
Bizitza
JaiotzaViena1893ko maiatzaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
HeriotzaLos Angeles1990eko urtarrilaren 12a (96 urte)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
alemana
Irakaslea(k)Arnold Schönberg
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Texasko Unibertsitatea Austinen
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
KidetzaVienako Bigarren Eskola
Framazoneria
Genero artistikoamusika klasikoa
dodekafonismoa
atonality (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 5ca0b014-75d3-420b-aea0-ed7b421c016a IMSLP: Category:Pisk,_Paul_Amadeus Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Paul Pisk musikologian doktoratu zen Vienako Unibertsitatean 1916an Guido Adlerrekin. Ondoren Vienako Kontserbatorioan ikasi zuen eta Arnold Schönberg eta Franz Schreker irakasleengandik jaso zituen lezioak. Jarraian, Vienako Kontserbatorioan eskola emateari ekin zion, baita hainbat vienar unibertsitate entzutetsuetan ere, bereziki Volkshochschule Volksheim Ottakringen, non Kurt Pahlenekin aholkulari gisa lan egin zuen 1932 eta 1934 artean. Bere ikasleen artean Leopold Spinner zegoen. 20ko hamarkadatik aurrera austriar Droit Humainaren Vienako Logiaren partaide izan zen.

Emanaldi Musikal Pribatuetarako Elkartearen zuzendaritza-batzordearen kide, idazkari eta pianista izan zen ere bai. Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta, 1920tik 1928ra arte, Musikblätter des Anbruch aldizkariaren koeditorea eta Arbeiter-Zeitungaren argitaratzaile musikala. 30eko hamarkadan Musik der Gegenwart (alemanez "gaur egungo musika") kontzertu-zikloa sortu zuen, zeinen jarraipenaz Friedrich Wildgans arduratu zen 1936tik 1938ra.

1936an judu zelako Estatu Batuetara erbesteratu zen. Redlandseko Unibertsitatean, Kalifornian (1937-1951), Texasko Unibertsitatean Austinen (1951-1963) eta Washingtoneko Unibertsitatean Saint Louisen (1963-1972) irakatsi zuen. Piskek orkestra-lanak, ganbera-musika, balletak eta abestiak konposatu eta musika teorikoko lanak idatzi zituen.