Patxi Zubizarreta

euskal idazlea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 25a) euskal idazle oparoa da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen,[1] egun, bertan bizi da. Helduen Literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, Haur eta Gazte Literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna.[2] Lau aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1998an, Gizon izandako mutila lanarekin; 2006an Pantaleon badoa liburuarekin; 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin; eta 2019an Korri, Kuru, korri! lanarekin. Horrez gain, kolaboratzaile lanak ere egin ditu hainbat hedabidetan.

Patxi Zubizarreta

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOrdizia1964ko urtarrilaren 25a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta filologoa
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak

Inguma: patxi-zubizarreta-dorronsoro Literaturaren Zubitegia: 165

Literatur ibilbidea aldatu

1990eko hamarkadan, batetik Haur eta Gazte Literaturako idazleak eta bestetik heldu literaturakoak bereizten ziren. Haietako zenbait, Patxi Zubizarreta barne, Helduen Literaturatik Haur eta Gazte Literaturaren mundura hurbiltzen hasi ziren, bi arlo horien arteko mugak apurtuz.

Irakasle lanetan ibili ondoren,[3] literatura munduan murgildu zen Ametsetako mutila (Elkar, 1991) lanarekin hasita.[4] Bibliografia luzea osatu du urte hauetan guztietan.

Hainbat genero landu ditu Zubizarretak: errealismo fantastikoa, zientzia-fikzioa, bidaia-liburua, umorea, familia, migrazioa, amodioa, kultura-aniztasuna eta herri-literatura. Baina gehien landu duen generoa ipuinak dira. Hainbat lanetan maiz jaso ditu tradiziotik etorritako ipuinak, narrazio nagusi batean harilkatuta.

Gaiei dagokienez, bere liburuetan gehien landu duen gaia immigrazioarena da, bereziki Ipar Afrika eta Europa artean ematen dena. Gai hau, immigrazioa, haurrentzako ulergarria den moduan azaltzen du, haiek erraz eta egoki uler dezaten.[5] Patxi Zubizarretaren lan ezagunenen artean da Usoa; liburu-bilduma honen lehen pausoak, Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako aldizkarian aurki ditzakegu.

Itzulpenei dagokionez, berriz, Zubizarretaren hainbat lan, euskaraz zein gazteleraz idatziak, beste hizkuntza batzuetan argitaratuak izan dira.

Bestalde, idazketarekin erlazionaturiko hainbat ekintzetan ere jarduten da, hala nola, prentsarekin kolaboratzaile moduan eta hitzaldi zein errezitaletan parte hartuz. Gainera, musika eta literatura uztartzeko ahalegin handiak egin ditu, hala nola, Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, etab.

Hain zuzen, musika, irudiak eta literatura uztartuz, zenbait ikuskizun ere sortu ditu. Besteak beste, Londresen egin zen IBBYren Nazioarteko Kongresuan aurkeztutako Flying over paper/Paperean hegan ikuskizuna, Galtzagorri Elkartearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin;[6] edota bi elkarte horiekin Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokan aurkeztutako Ants, horses, elephants (Inurriak, zaldiak, elefanteak).[7] 2001ean Zubizarretak herri askotara eraman zuen Zikoinaren hegaldia literatur ikuskizuna, Afrikako iparraldean jaio baina Europan bizi diren hainbat idazleren testuekin. Zubizarretak Iñigo Ramirez biolontxelo jotzaileak lagunduta errezitatzen zituen testuak.[8]

Estiloa aldatu

Zubizarretak erabiltzen duen estiloa oso landua da, baita arina ere. Horrek, irakurtzera gonbidatzen du irakurlea. Hitzaldietan aipatu[9] duen moduan, hegaztien irudiak behin baino gehiagotan erabili ditu bere liburuetan (zikoinak, enara, kukua...). Horren adibide, Midasen eraztuna edo Usoa, hegan etorritako neskatoa.

Sariak aldatu

Lanak aldatu

Pantaleon badoa
Fitxategi:Xx.jpg
Audioa
Patxi Zubizarreta, Pantaleon badoa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2005
GeneroaHaur Literatura
IlustratzaileaJokin Mitxelena
Orrialdeak91
ISBN84-7681-466-6
SariakEuskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura, 2006an
Gizon izandako mutila
Fitxategi:Xx.jpg
Azala: Zaldi kotxeari eraso. Goya
Audioa
Patxi Zubizarreta, Gizon izandako mutila liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1997
IlustratzaileaAsisko Urmeneta
BildumaPamiela, Tamaina Ttikia
Orrialdeak125
ISBN84-7681-266-3
SariakEuskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura, 1998an
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Patxi Zubizarretaren lanak»

Oso luzea eta oparoa da Patxi Zubizarreta idazlearen liburuen zerrenda. Narrazioa, nobela, poesia, Haur eta Gazte literatura, antzerkia... denetarik idatzi du. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitara emandako liburuak:

Itzulpengintza aldatu

Haur literatura unibertsalaren lan klasikoak itzuli ditu Mila gau eta bat gehiago (Alí Babá, Aladin eta Simbad) edo Antoine de Saint-Exupéryren Printze txikia.[13][1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. Ten Books from Basque Literature for Children and Young People. .
  3. www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  4. Etxepare webgunean
  5. firaeducacion.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  6. «Arrakasta handia izan du "Paperean hegan/ Flying over paper" ikuskizunak» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  7. «"Ants, horses, elephants" Boloniako Haur Liburuaren Azokan» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  8. «Zubizarreta Dorronsoro, Patxi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  9. Berak emandako hitzaldia: «EHUTB - PATXI ZUBIZARRETA» ehutb.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  10. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 58 orr..
  11. «Nemo Kapitainaren azken bidaia. Xabier Etxaniz» CLIJ (280): 66..
  12. «¡Corre, Kuru, corre!» CLIJ (283): 13..
  13. «Patxi Zubizarreta - Biografía | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Bibliografia aldatu

  • Arozena, Ainhoa: Barrikadak (Patxi Zubizarreta). - Egan, 2003-3/4, 209-210.

Kanpo estekak aldatu