Patxi Iturriotz

politikari gipuzkoarra

Patxi Iturriotz Herrero (Donostia, 1937ko apirilaren 21 - 2023ko urtarrilaren 5a[1]), politikari, irakasle, diputatu eta, garai batean, ETAkide ezagun bat izan zen[2][3].

Patxi Iturriotz


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1978ko azaroaren 22a - 1979ko urtarrilaren 2a
Francisco Letamendia
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1978ko azaroaren 8a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Bizitza
JaiotzaDonostia1937ko apirilaren 21a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEuzko Gaztedi
Euskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuskadiko Mugimendu Komunista
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Lehenengo EGIn eta gero ETAn sartu zen. 1961ean atzerriratu egin zen eta ETAko Langile-Frontearen ardura hartzera itzuli zen Bizkaira 1963an baina urte berean atxilotu egin zuten. 1966an ETAn izandako barne-eztabaida eta zatiketaren ondorioz, komunistengana hurbildu eta ETA Berri sortu zuen. ETAren «Bulego Politiko»-ra iritsi zen eta bere burua «obrerista»tzat zuen. ETAn geratu zirenek «españolista»tzat jo zuten Iturriozek ordezkatzen zuen lerroa. V. Asanbladaren atarian ziren. Bi sektoreen arteko gatazka erabatekoa izan zen. Etxebarrieta anaiek protagonismo berezia izan zuten V. Asanblada hark ETAren geroa markatu zuen. Patxi Iturriozek eta harekin erakundea utzitakoek ETA-Berri sortu zuten, baina azkar utzi zuten izen hori ere.

1968-1976 bitartean Alemanian egon zen eta itzulitakoan politika-munduan sartu zen erabat. Beste batzuekin batera Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) sortu zuen eta segidan, espainiar Estatuko taldeekin batuz, Movimiento Comunista eratu zuten.

EMKk eta EIAk aliantza egin zuten hauteskundeetara aurkezteko. Euskadiko Ezkerra erdietsi zuten horrela 1977ko Estatuko hauteskunde nagusietarako. Patxi Iturrioz bigarren zen Gipuzkoako zerrendan. Paco Letamendiak (Ortzi) eserlekua lortu zuen. Ortzik Herri Batasunera joateko eserlekua utzi zuenean, Iturriozek hartu zuen Kongresuko eserlekua eta Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatu izan zen (1978-1979).

EMKko erreferente nagusienetakoa izan zen urtetan, baina PSOE alderdiaren aldeko joera hartu zuen. 1990an PSE-EEan sartu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu