Patxi Biskert

aktore gipuzkoarra

Patxi Biskert Manterola (Zizurkil, 1952ko irailaren 19a - ) gipuzkoar aktorea eta zinema ekoizlea eta zuzendaria da. Hamarnaka pelikulatan hartu du parte ibilbide profesional luzean, 1980ko hamarkadan bereziki nabarmendua, "Tasio" izanda ospe gehien eman dion pelikula. Aurreko hamarkadan arlo politikoan militantzia erakutsi zuen, baita kartzela ezagutu ere.

Patxi Biskert
Bizitza
JaiotzaZizurkil1952ko irailaren 19a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
KidetzaETA politiko-militarra
Euskadi Ta Askatasuna
IMDB: nm0084289 Edit the value on Wikidata

Euskal Herritik kanpo urteak eman zituen bizitzen 1990eko hamarkadan, eta azkenik bertara itzuli zen, Nafarroara.

Biografia aldatu

Hondarribiako baserri batean hezi zen, Jaitzubia auzoan. Hamalau urte zituela Eibarrera joan eta metalurgian lan egiteari ekin zion. 18 urte zituela, lantegira Gasteiza lekualdatu zuten eta hara joan zen Patxi Biskert ere. Sindikalismoan sarturik, ETA politiko-militarraren kide bilakatu zen. 1972an atxilotu eta hiru urte eman zuen kartzelan 1975ean atera arte.[1] Segoviako ihesa ospetsuan parte hartu zuen.

Egun Errotz herrian bizi da, Sakanan, Fuerteventuran (Kanariar Uharteak) eta gero Ourenseko Ribeira Sacra eskualdean urteak eman eta gero.

Zinemako ibilbidea aldatu

Zinema munduan lanean kasualitatez hasi zen, Segoviako ihesa (1981) filmean bere papera antzezteko aukeratua izan zenean. Imanol Uribe eta Angel Amigo, filmeko zuzendari eta ekoizleak, ihesa bizi izan zuten benetako pertsonaiez gerturatu nahi izan zuten, hala, filmak sinesgarritasun gehiago izango zuelakoan.[2] Urte berean, Alfonso Ungríaren Albaniaren konkistan (1983) eta Pedro Olearen Akelarre (1984) filmetan parte hartu zuen. Bere lehenengo paper-nagusia Montxo Armendarizek eta Elias Kerexetak eskaini zioten Tasio (1984) filmean lan egiteko.

Galizian bizi zelarik, ekoizle lanak egin zituen gai etnografikoak edo historikoak jorratuta, hango inauteriei buruzko dokumental bat besteak beste[3]. Gaur egun, Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko pelikula bat, "Ombuaren itzala".

"Oreina" izan da aktore moduan agertu den azken filma.

Filmografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu