Patriarken haitzuloa edo Makpelako haitzuloa (hebreeraz: מערת המכפלה‎, Me'arat ha-Machpela}, "hilobi bikoitzaren haitzuloa"), musulmanentzat Abrahamen santutegia edo Abrahamen meskita (arabieraz: الحرم الإبراهيمي‎, Al-Haram Al-Ibrahimi) Hebrongo eraikin erlijiosoa da.

Patriarken haitzuloa
Kokapena
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaHebrongo Gobernazioa
HiriaHebron
Koordenatuak31°31′29″N 35°06′39″E / 31.524672°N 35.110758°E / 31.524672; 35.110758
Map
Altitudea890 m, itsas mailaren gainetik

Herodes I.a Handiaren garaiko eraikin baten azpian, Hebrongo hiri zaharrean (Al-Khalil), hilobiak dituen kobazuloa dago. Hasiera eta Koranaren arabera, Abrahamek kobazulo eta inguruko landak erosi zituen eta bertan Abraham bera, Isaak, Jakob, Sara, Rebeka eta Lea lurperatuta daude. Umarrek hiria konkistatu zuenean, bertan meskita bat eraiki zuen.

Bibliaren aipamena aldatu

Bibliak (Hasiera 23:1,20) honela azaltzen du haitzuloaren erosketa:

« Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat nire emaztea ehorzteko. [...] Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari, saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. [...] Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.
Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera, bere harpe, zuhaitz eta guzti, Abrahamenak izan ziren aurrerantzean. [...] Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara. Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko
»


Agindutako Lurraldearen erositako lehenengo zatia denez, juduentzat bigarren lekurik sakratuena da, Jerusalemgo tenpluaren ondoren.

Kanpo estekak aldatu