Patata gaur egungo hegoaldeko Perun eta Boliviako[1] ipar-ekialdean hezi zen lehenengo aldiz, K. a. 8000 eta 5000 bitartean[2]. Mundu osotik zehar hedatu da, eta herrialde askotako laborantza lokala bihurtu da tuberkulua.

Moche kulturako patata irudikatzen duen zeramika pieza bat (Larco Museoa).

Historia eskualdeka aldatu

Hego Amerika aldatu

Pataten laborantza Hego Amerikan duela 10.000 urte dituela esan daiteke[3], hala ere, tuberkuluen fosil erregistroak ez dira ondo kontserbatzen eta arazoak daude aurkitzen direnak identifikatzerakoan.

Egiaztatu diren patata tuberkuluen aztarna arkeologikorik zaharrenak Ancón-eko (Peruko erdialdea) kostaldeko guneetan aurkitu dira, K. a. 2500 urtekoak.[4] K. a. 2000ko patatak Huaynuman aurkitu dira, Peruko Casma haranan[5], eta K. a. 800-500 bitartekoak topatu dira Chiripako Altiplanoan, Titikaka aintziraren ekialdean.[6][3]

Altiplanoan, patatak Inca Inperioaren, haien aurrekarien eta ondorengo espainiarren oinarrizko energia-iturria ziren. Andeetako Indiarrek era askotan prestatzen zituzten patatak, esate baterako, pure gisa, labean egosita eta gaur egungo europarrek sukaldatzen duten antzeko moduetan. Andeetako biztanleek papas secas izeneko plater bat prestatzen zuten, pataten zuritzea, moztea eta irakitea ekarri zuen prozesuaren aurrekari. Ondoren patata hauek hartzitu egin ziren togosh sortzeko; patatak ehotu mamia lortzeko, uretan jarri eta almidón de papa izeneko almidoi batetik filtratu. Hala ere, Andeetako herrien uzta komertziala chuñoa zen, patata gauen izoztuz eta goizean desizoztu. Prozesu horrek patatak biguntzen zituen. Nekazariek patatei ura ateratzen zioten, tuberkulua askoz txikiagoa eta arinagoa utziz. Sorkuntza hori gisatuetan prestatu zen, eta gisatuen gehigarri gisa bukatu zuen. Chuñoak onura asko ditu. Onurarik nagusiena urteetan zehar kontserbatu daitekeela izoztu gabe da, gosetearen urteentzako edo uzta txarrak zeudenerako. Bigarrenik, elikagai honen bizitza luzeak Inka Ejerzitoak lagundu zituen, bidai luzeetan ondo mantentzen zelako. Espainolek zilarrezko meatzariak (Espainiako gobernuaren aberastasunaren iturri handiena, 16. mendean) elikatu zituzten chuño bitartez.[2]

Patatak aurrekolonbiako mapucheen oinarrizko elikagaia zen, "batez ere hego eta kostako [mapuche] lurraldeetan, non artoak ez zuen heldutasuna lortzen".[7]

Europa aldatu

Andeetatik Espainiari itzuli ziren marinelek zilarra eramateaz gain, artoa eta patatak eraman zituzten bidaian bertan jateko.[8] Historialariek hausnartu dute soberan geratu ziren tuberkuluak (eta artoa) lurrera eraman zirela eta landatu zirela: "Uste dugu patata 16. mendearen bukaera baino urte batzuk lehenago ailegatu zela, bi sarrera iturri ezberdinetatik: lehenengoa, logikoena, Espainian 1570a inguru, eta bigarren sarrera Britainiar uharteetatik, 1588 eta 1593 artean... pataten bidaien aztarnak topatu ditugu Kanaria uharteetatik Anberesera 1567. urtean... esan dezakegu patata bertara sartu zela [Kanaria uharteak] Hego Amerikatik 1562 bitartean... idatzita dagoen patataren lehenengo aipamena entrega ordainagiri bat da, 1567ko azaroaren 28tzat jotzen dena, Las Palmasetik (Gran Kanaria) Anberesera."[9]

Africa aldatu

Orokorrean, Afrikan kolonoek patatak sartu zituztela uste da, barazkiak bezala kontsumitu zituztenak oinarrizko almidoia ordez.[10] 1567ko bidalketa erregistroek erakusten dute Erdialdeko Amerika eta Hegoaldeko Amerikaz aparte Kanariar Uharteak izan zirela patatak ekoiztu ziren lehenengo lurraldea.[11] Gainontzeko kontinenteetan bezala, Afrikako nekazariek uste zuten posoitsuak zirela. Kolonoek kostu baxuko elikagai gisa saldu zuten tuberkulua, beraz, dominazio sinboloa bihurtu zen. Antzinako Afrikako europar kolonietan, patatak oso gutxitan kontsumitzen ziren, baina produkzioaren hazkundeek oinarrizko elikagai bihurtu zuten leku askotan. Gerra garaietan patatak ospetsuak izan ziren, lur azpian gorde ahal zirelako. XX. mendearen erdialdean[12] uzta gisa finkatu zen patata kontinentean zehar eta gaur egun barazki laborantza bihurtu da.[10]

Ruandako eskualderik altuenetan, patatak oinarrizko elikagai berri bihurtu dira. 1944ko Ruandako genozidioa aurretik, kontsumoa urtean 153 eta 200 kg bitartekoa zen, Mendebaldeko Europako edozein herrialdeetakoa baino handiagoa. Berriki nekazariek patata uzta komertzial gisa garatu dute Ugandako langile migratzaileek sartutako motengatik eta Keniatik sartutakoengatik.[10]

Asia aldatu

Patata 1600. urteaz geroztik zabaldu zen, Europa eta Ekialdeko Asiaren elikagai baliabide nagusienetarioa bilakatuz. Txinan sartu ostean, Ming dinastiaren amaiera, patata berehala bihurtu zen familia inperialaren janari ahogozagarria. Qianlong garaiaren erdialdearen ostean (1735-96) Qing dinastian, biztanleriaren handitzeak eta geroago nekazaritza-mugikortasun geografiko handiagoarekin elikatutako errendimenduak eragin zuten patata-laborantza hedatzea, tokiko baldintza naturaletara egokitu zena.

Boomgaard-ek (2003) Indonesia kolonizazio osoan zehar aztertzen ditu erro eta tuberkulu laborantzak garai kolonial bitartean. Kronologia aztertzeaz gain, atzerriko laborantzen adopzio progresiboa ere aztertzen du: batata, patata irlandarra, bengkuang (yam babarrunak) eta manioka.

Ipar Amerika aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. (Ingelesez) Spooner, David M.; McLean, Karen; Ramsay, Gavin; Waugh, Robbie; Bryan, Glenn J.. (2005-10-11). «A single domestication for potato based on multilocus amplified fragment length polymorphism genotyping» Proceedings of the National Academy of Sciences 102 (41): 14694–14699.  doi:10.1073/pnas.0507400102. ISSN 0027-8424. PMID 16203994. (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  2. a b (Ingelesez) Front Matter | Lost Crops of the Incas: Little-Known Plants of the Andes with Promise for Worldwide Cultivation | The National Academies Press.  doi:10.17226/1398. (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  3. a b Foraging and farming : the evolution of plant exploitation. ISBN 1317598296. PMC 894509747..
  4. Martins-Farias 1976; Moseley 1975
  5. Ugent D., S. Pozorski and T. Pozorski. 1982. Archaeological potato tuber remains from the Casma Valley of Peru. Econ. Bot. 36:182-192
  6. Erickson 1977: 6
  7. José., Bengoa,. (2003). Historia de los antiguos mapuches del sur : desde antes de la llegada de los españoles hasta las paces de Quilín : siglos XVI y XVII. (1. ed. argitaraldia) Catalonia ISBN 9568303022. PMC 55472613..
  8. (Ingelesez) Ames, M.; Spooner, D. M.. (2008-02-01). «DNA from herbarium specimens settles a controversy about origins of the European potato» American Journal of Botany 95 (2): 252–257.  doi:10.3732/ajb.95.2.252. ISSN 1537-2197. (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  9. Histoires de légumes by M. Pitrat and C. Foury, Institut National de la recherche agronomique, 2003, p. 164
  10. a b c The Cambridge World History of Food- Potatoes (White). 2005-12-26 (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  11. (Ingelesez) «The Secret History of the Potato» Science | AAAS 2007-05-15 (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  12. "Columbus's Contribution to World Population and Urbanization: A Natural Experiment Examining the Introduction of Potatoes". Harvard University.