Patan (devanagariz पाटन, nepaleraz यल Yala), ofizialki Lalitpur (लालितपुर) Nepalgo laugarren hiria da 183.310 biztanlerekin (2006). Katmanduren hegoaldean dago, Bagmati ibaiak hiri biak banatzen dituelarik.

Patan
Yala
hiria
Durbar plazaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Nepal
ZonaBagmati Gunea
Izen ofizialaयल
Posta kodea44700
Geografia
Koordenatuak27°41′N 85°20′E / 27.68°N 85.33°E / 27.68; 85.33
Map
Azalera16 km²
Demografia
Biztanleria513.200 (2020)
292.398 ()
Dentsitatea32.075 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1918
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaNepal Standard Time (en) Itzuli
lalitpurmun.gov.np… eta lalitpurmun.gov.np

Historia aldatu

Uste denez Kyrat dinastia iritsi zen inguru honetara k.a. III mendean eta k.o 299 urtean sortu omen zuen Lalitpur Veer Deva erregeak. Licchavi dinastiak VI mendean hiria handitu zuen eta zabalkunde handiagoa izan zuen ertaroan Malla dinastiako erregeen eskutik.

Monumentuak aldatu

Patanek duen tokirik ikusgarriena Patan Durbar plaza da, UNESCOk Gizateriaren ondare izendaturikoa. Newari estiloko 19 tenplu daude Durbarrean. Garai bateko agintarien palazioak dira.

Durbarraren inguruko kaleetan badaude tenplu gehiago ere, garrantzitsuena Kumbeshwor tenplua da. Bost teilatutako tenplu bakanetako bat da eta 1391an eraikia izan zen.

Kanpo estekak aldatu