Paso del Fuego (euskaraz "Suaren igarotzea") San Joan gauean Soriako probintziako San Pedro Manrique hirian ospatzen den jai bat da. Gauerdian, sanpedrotarrek, hiru turuta hots jarraituz, oinutsik eta erre gabe, tapiz eran jarritako txingar gorizko bidexka bat zeharkatzen dute. Tradizioak agintzen duenez, bertatik igarotzen diren lehen hiru gazteek, jaietako hiru mondidak gainean eraman behar dituzte. Paso del Fuego, Nazioarteko Interes turistikoko jai izendatua izan zen 2008an.

Kanpo estekak aldatu