Pasmo-belar loregorri

Pasmo-belar loregorria (Anagallis arvensis) primulazeoen familiako belar landare herrestari txikia da, 10-20 cm luzea, ziguinaren antzekoa.

Pasmo-belar loregorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaPrimulaceae
GeneroaLysimachia
Espeziea Lysimachia arvensis

Labore sailetan, baratzeetan eta batez ere landu berriak diren lurrondoetan hazten da. Gibeleko eritasunak sendatzeko eta zornea botarazteko erabiltzen da herri sendagintzan.[1]

Europan arrunta da oso eta sastrakatzat hartzen dute. The Scarlet Pimpernel literatura-pertsonaiaren ikurra da.

Ezaugarriak aldatu

Zurtoina etzan herrestaria edo zuta izan dezake, erztuna edo biribila. Hostoak txortenik gabeak eta txikiak izaten ditu, egituraz osoak eta arrautza itxurakoak, eta elkarren aurka antolatuak. Lorea txiki gorrixka eta bost hostokoa du; fruitua ere txikia, biribila eta kolorez berdaxka.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.