Pascual Madoz Ibañez (Iruñea, 1806ko maiatzaren 17a - Genova, Italia, 1870eko abenduaren 13a) politikaria eta idazlea izan zen.

Pascual Madoz


Gorteetako diputatua

1869ko maiatzaren 5a - 1870eko abenduaren 11
Antonio Romero Ortiz (en) Itzuli
Barrutia: Alicante (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1868ko irailaren 30a - 1868ko urriaren 3a
José Gutiérrez de la Concha, 1st Marquis of Havana (en) Itzuli - Joaquín Aguirre de la Peña (en) Itzuli

Madrilgo gobernadore zibila

1868ko maiatza - 1868ko urriaren 19a - Juan Moreno Benítez (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1858ko abenduaren 7a - 1863ko azaroaren 13a
Barrutia: Bartzelona

Ogasun Ministroa

1855eko urtarrilaren 21a - 1855eko ekainaren 6a
Juan de Mata Sevillano y Fraile (en) Itzuli - Juan Faustino Bruil y Olliarburu (en) Itzuli

Bartzelonako gobernadore zibila

1854ko abuztuaren 20a - 1854ko urriaren 22a
José María Marchessi y Oleaga (en) Itzuli - Cirilo Franquet (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1850eko azaroaren 6a - 1856ko irailaren 2a
Barrutia: Tremp

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1847ko urtarrilaren 11 - 1850eko abuztuaren 4a
Barrutia: Tremp

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1836ko azaroaren 8a - 1844ko uztailaren 10a
Barrutia: Lleida (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIruñea1806ko maiatzaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaBarbastro
Zaragoza
Paris
Iruñea
Madril
Tulle
Tours
Bartzelona
HeriotzaGenova1870eko abenduaren 11 (64 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
HeziketaColegio San Lorenzo de las Escuelas Pías
(1810 -
Zaragozako Unibertsitatea
(1821 - : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, kazetaria, estatistikaria, idazlea eta geografoa
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista

Bizitza aldatu

 
Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (Madrid, 1845).

Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan. Liberala zen ideietan eta progresista ekintzetan. Fernando VII.aren absolutismoaren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen. Espetxeratu ondoren, erbesteratu egin zuten. Erbestean zela, geografia eta estatistika ikasketak egin zituen Parisen eta Toursen.

Maria Kristina Borboikoak 1832. urtean emandako amnistiari esker, Bartzelonara joan zen. Han, Diccionario geográfico universal (18291834) eta Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (1850) idazten lagundu zuen; Francisco Coello aritu zen kartografo lanetan. Bartzelonan, gainera, El Catalán oposizioko egunkariaren zuzendari izan zen.

Lleidako diputatu eta finantza ministro izan zen. Esparteroren aurka egin zuen, eta, 1854ko Iraultzari esker, abuztuaren 9an, Bartzelonako gobernadore bihurtu zen. Gero diputatu, Gorteetako lehendakari eta Ogasuneko Ministro izan zen. Ministroaldi hartan, desamortizazio lege bat aurkeztu zuen Gorteetan, eta onartuta ikusi ahal izan zuen.

Milizia Nazionalarekin batera borrokatu zen, baina gerra galdu ondoren erbestera jo behar izan zuen berriro. Elisabet II.a monarkiatik eraitsia izan zenean itzuli zen Espainiara, eta Seiurteko demokratikoan Madrilgo gobernadorea eta Ministro Kontseiluko presidente bitartekoa izan zen. Italiara joan zen, Amadeo Savoiakoari tronua eskaintzeko ordezkaritzarekin, eta han hil zen, Genovan, 64 urte zituela.

Idazlan nagusiak aldatu

  • Colección universal de causas célebres (1840)
  • Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico de España y sus posesiones de ultramar (16 liburuki, 1845-1950).

Kaleak aldatu

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu