Pascal Ondarts

hamabosteko errugbilari frantziarra

Pascal Ondarts (Mehaine, 1956ko apirilaren 1a) baxenafartar errugbilari ohia da, harroin postuan aritzen zena. Biarritz Olympiqueko jokalaria izan zen eta, 1986-1991 bitartean, 42 partida jokatu zituen Frantziako selekzioarekin, bost urtez parte hartu zuen Bost Nazioen Txapelketan, eta baita 1987ko eta 1991ko Munduko Errugbi Txapelketetan ere.[1]

Pascal Ondarts

Bizitza
JaiotzaMehaine1956ko apirilaren 1a (68 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa1986-1991
42
4
Biarritz Olympique-
 
Posizio edo espezialitateaharroina
Pisua102 kilogramo
Altuera178 zentimetro

Bizitza aldatu

Pascal Ondarts Mehainen jaio zen. 1956ko apirilaren 1ean. Gaztetan Bidarten jokatu ondoren, Miarritzen aritu zen beti, 17 urtez, 1993an erretiratu zen arte. Jokalari erregularra izan zen, gogorra hala uztartzeetan nola joko irekian eta, era berean, harroin postuan aritzeko dinamikoa. Ez zen, beharbada, izugarri handia gorputzez, gorputz sendokoa bai, ordea.[2] Abeslari bikaina, hirugarren denboretan kantatzen zituen euskal abestiengatik ere ezaguna zen.[3]

1986ko azaroaren 15ean egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Nantesen, Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren aurka; Frantziak garaipen historikoa lortu zuen: 16 eta 3.[4] Denera 42 aldiz jantzi zuen Frantziako elastikoa 1986-1991 bitartean, horietako 18 Bost Nazioen Txapelketan eta beste 9 1987ko eta 1991ko Munduko Errugbi Txapelketetan. The Times egunkariaren arabera, Frantziako selekzioarekin inoiz jokatu duten 10 errugbilari beldurgarrienetako bat izan zen.[5][oh 1]

Zelaietatik erretiratu zenetik ostalaritzako enpresaburua izan da; hotel-jatetxeak ditu, bai Biarritzen, bai Baionan.[3]

Palmaresa aldatu

Biarritz Olympique aldatu

Frantziako selekzioa aldatu

Oharrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Pascal Ondarts. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-21).
  2. Alduntzin, Koldo. Merezitako omenaldia. Euskaldunon Egunkaria, 1993ko abuztuak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-21).
  3. a b Pascal Ondarts: « J’achète des établissements pour y apporter ma griffe ». branchezrugby.fr (Noiz kontsultatua: 2021-9-21).
  4. France (3) 16 - 3 (3) New Zealand (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-21).
  5. Jones, Stephen. The top 10 frightening Frenchmen. thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-21).

Kanpo estekak aldatu