Paris Saint-Germain FC

Paris Saint-Germain (PSG) Frantziako futbol talde nagusietakoa da, Paris hiriburukoa. 1970ean sortu zuten Stade Saint-Germain eta Paris FC taldeek bat eginez. Talde koperoa izan den arren sei liga ere eskuratu ditu, azkena 2016an. Europan ere ongi ibili da eta Futbol Errekopa irabazi duen talde frantziar bakarra izan da eta 2020an Txapeldunen Ligako finala jokatuko du.

Paris Saint-Germain FC
Ezizena(k)PSG
Sorrera1970
Futbol zelaiaParc des Princes
edukiera: 46.480 lagun
inaugurazioa: 1897
PresidenteaQatar Nasser Al-Khelaïfi
EntrenatzaileaEspainia Luis Enrique
LigaLigue 1
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Azken urteetan Frantziako Liga eta Kopak nagusitasun osoz irabazi ditu.
2013-14ko Txapeldunen Ligako partida Chelsearen aurka.
PSG-ren zaleak.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Stade Saint-Germain (1904) eta Paris FC (1969) taldeek bat egitea erabaki zuten 1970an. 1974ean lehen mailara igotzea lortu zuen eta lehenengo garaipenak Kopa txapelketan iritsi ziren, 1982 eta 1983an. Lehenengo liga berriz 1986koa izan zen. Emaitza hauek Europan jokatzeko aukera eman zioten eta bereziki gogoangarria da Juventus FC-ren aurkako kanporaketa.

Canal + jabea aldatu

1991eko maiatzean Canal+ telebista kateak erosi zuen taldea eta Paris Saint-Germainek "urrezko aro" bati hasiera eman zion, hamarkada honetan Liga bakarra eskuratu arren 3 kopa eskuratu baitzutuen. Honetaz gain Europako lehenengo garaipena iritsi zen, bi aldiz jarraian Europako Errekopako finalak jokatu baitzituen, bata irabazi (Rapid Vienaren aurka 1-0) eta bestea galduz (FC Barcelonaren aurka 1-0).

Milurteko berria ere maila berean hasi du, liga bat eta hiru kopa irabaziz. Hala ere Europa mailan Intertoto Kopa bat baino ez du irabazi.

Qatarreko jabea aldatu

2011ean Qatar Investment Authority bihurtu zen Paris Saint-Germainen %70aren jabe. Nasser Al-Khelaïfi enpresagizonak berehala fitxaketa handiak egin zituen, urte hartan Europa osoan diru gehien gastatu zuen bigarren taldea izanik (Manchester Cityren ondoren). Hala ere lehenengo denboraldi hartan emaitza ez ziren esperotakoak izan, Liga ez irbazteaz gain UEFA Europa Leaguen ere taldekako fasea ez baitzuen gainditu. Taldekako fase hartan Bilboko Athletic Kluba izan zuen aurkari.

2012-13 urtean fitxaketa berriak egin ditu (Zlatan Ibrahimović, Thiago Silva, Lucas Moura eta Ezequiel Lavezzi) 146 milioi euro gastatuz eta Liga irabazi erraz irabazi du bigarrenari 12 puntu atereaz. Txapeldunen Ligan final laurdenetara iritsi zen, FC Barcelonak kanporatu zuen. 2013-14 denboraldian berriz irabazi zuen liga, errekorrak ezarriz gainera puntu eta gol kopuruetan. 2014-15 denboraldian Frantzian jokoan jarritako txapelketa guztiak irabazi zituen. Txapeldunen Ligan ere final laurdenetaraino iritsi zen baina berriz ere FC Barcelonak kanporatu zuen.

2015-16an marka guztiak hautsi zituen Frantziako Ligan. 96 puntu lortu zituen bigarrenari 31 aterata, 30 partida irabazi zituen eta 102 gol sartu zituen. Horretaz gain Kopa, Ligako Kopa eta Superkopa ere irabazi zituen. Europan ordea ez zuen emaitza aipagarririk lortu, final laurdenetan kanporatua izan baitzen. 2016-17an Unai Emery entrenatzaile hondarribitarra fitxatu zuen. Bigarrena izan zen Ligan baina Kopa eta Ligako Kopa irabazi zituen. 2017-18an Liga eta Kopa eskuratu zituen.

2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiak Liga bertan behera utzi zuen 28. jardunaldia osatzear zela. Paris Saint-Germanek partida jokatzeko zeukala 12 puntuko aldea ateratzen zion bigarrenari eta apirilean txapeldun izendatua izan zen. 2020an aurreneko aldiz Txapeldunen Ligako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen baina Bayern Munichek 1-0 emaitzaz garaitu zuen.

2021eko udan Lionel Messi jokalari argentinarra fitxatu zuen. Hamargarren liga txapelketa eskuratu zuen, rankingean Saint-Étienne historikoa berdinduz. Kylian Mbappé laugarren aldiz jarraian izan zen Ligako golegile nagusia. 2022-23 denoraldian hamaikagarren Liga irabazi zuen eta Mbappé bosgarrenez izan zen golegile nagusia.

Uniformea aldatu

1970an sortu zenean taldeak Paris hiriaren koloreak diren urdina eta gorria hartu zituen eta Stade Saint-Germain taldearen kolore zuriarekin konbinatu zuen.

Historikoa aldatu

     
 
 
 
Stade Saint-Germain
     
 
 
 
Paris FC
     
 
 
 
1970
     
 
 
 
1973-tik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko uztailaren 20an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
2   ATZ Achraf Hakimi
3   ATZ Presnel Kimpembe
4   ERD Manuel Ugarte
5   ATZ Marquinhos
6   ERD Marco Verratti
7   AUR Kylian Mbappé
8   ERD Fabián Ruiz
10   AUR Neymar
14   ATZ Juan Bernat
15   ERD Danilo Pereira
16   ATE Sergio Rico
17   ERD Vitinha
18   ERD Renato Sanches
20   ATZ Layvin Kurzawa
25   ATZ Nuno Mendes
26   ATZ Nordi Mukiele
28   ERD Carlos Soler
29   ATZ Timothée Pembélé
31   ATZ El Chadaille Bitshiabu
33   ERD Warren Zaïre-Emery
34   ATZ Serif Nhaga
35   ERD Ismaël Gharbi
37   AUR Ilyes Housni
38   ERD Edouard Michut
Zbk. Postua Jokalaria
40   ATE Mathyas Randriamamy
44   AUR Hugo Ekitike
70   ATE Lucas Lavallée
90   ATE Alexandre Letellier
99   ATE Gianluigi Donnarumma
-   AUR Mauro Icardi
-   ATZ Abdou Diallo
-   ATE Keylor Navas
-   ERD Leandro Paredes
-   AUR Marco Asensio
-   ATZ Vimoj Muntu Wa Mungu
-   AUR Julian Draxler
-   ERD Zoumana Bagbema
-   AUR Djeidi Gassama
-   ATE Louis Mouquet
-   ATZ Colin Dagba
-   AUR Kenny Nagera
-   ERD Lee Kang-in
-   ATZ Nehemiah Fernandez
-   ERD Edouard Michut
-   ATZ Milan Skriniar
-   ATZ Lucas Hernández
-   ERD Cher Ndour

Utzitako jokalariak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
-   ERD Xavi Simons (RB Leipzigen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Palmaresa aldatu

Frantzian: 45 aldatu

  • Ligue 1 (11): 1986, 1994, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023.
  • Frantziako Kopa (14): 1982, 1983, 1993, 1995, 1998, 2004, 2006, 2010, 2015, 2016, 2017, 2018, 2020, 2021.
  • Ligako Kopa (9): 1995, 1998, 2008, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2020.
  • Trophée des champions (Superkopa) (11): 1995, 1998, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022.

Europan: 2 aldatu

Txapeldunen Liga aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2020.

Europako Errekopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1996.
  • Finalista (1): 1997.

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 2001.

Europako Superkopa aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1996.

Lagunartekoak aldatu

Jokalari ezagunak aldatu

Jean Djorkaeff, Nicolas Anelka, Jocelyn Angloma, Luis Fernandez, Mikel Arteta, Kylian Mbappé.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

PSGk euskal taldeen aurka jokatu dituen partida ofizialak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2011-12 UEFA Europa League Liga fasea Athletic
PSG
2-0
4-2
PSG
Athletic
2023-24 UEFAko Txapeldunen Liga Final 1/8 PSG
Real Sociedad
2-0
1-2
Real Sociedad
PSG

Emakumezkoen taldea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Paris Saint-Germain FC (emakumezkoak)»

Gaur egun Olympique Lyonnais-en ondoren Frantziako talderik indartsuena da, azken lau urteetan ligan bigarren egin baitu. Ez du ordea ligarik irabazi. 2015ean Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina FFC Frankfurt taldeak 2-1 emaitzaz garaitu zuen.

  • Txapeldunen Liga:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (1): 2015.
  • Frantziako Liga
    • Txapelduna (0)
    • Bigarrena (5): 2011, 2013, 2014, 2015, 2016.
  • Frantziako Kopa:
    • Txapelduna (1): 2010.
    • Finalista (2): 2008, 2014.

Kanpo estekak aldatu


2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak  
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes