Papeles de Son Armadans

Papeles de Son Armadans (euskaraz: «Son Armadans auzoko paperak») (1956–1979) Camilo José Cela idazleak 1956an sortu zuen aldizkari literarioa izan zen. Celak berak zuzentzen zuen eta haren erredakzioak Madrilen eta Palma de Mallorcan zeuden. Frankismo garaian, nahiz eta Celaren ideologia edo, agian, horregatik zeren eta lan eta artikulu askok Papeles kanpoan argitaratzeko zailtasun handiak izango baitzituzten, aldizkaria benetako kultura erreferentea izan zen. Izena Palmako Son Armadans auzotik dator.

Papeles de Son Armadans
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaMadril eta Palma Mallorcakoa
Identifikadoreak
ISSN0031-1065 eta 2386-6241

Talde editoriala aldatu

Celarekin batera, besteak beste, erredakzio-idazkariak bezala izen hauek aipa daitezke: José Manuel Caballero Bonald, Antonio Fernández Molina eta Sergio Vilar.

Kolaboratzaileak aldatu

Bakarrik lehenegon garaiko zerrenda handia da. Hona hemen batzuk:Dámaso Alonso, José María Castellet, Gregorio Marañón, Moreno Galván, Carles Riba, Rafael Sánchez Ferlosio, Blas de Otero, Azorín, Benjamín Palencia, José Luis Aranguren. Aldizkarian ere erbesteko egileen lanak jaso ziren, askotan Celak berak propio eskatuta: Rafael Alberti, Max Aub, Américo Castro, Emilio Prados, Luis Cernuda, Manuel Altolaguirre, Ramón Gaya. Ideologikoki, beraz, oso irekia zen.

Aldizkariak ere egile desberdinen lan ineditoak argitaratu zituen: Antonio Machadorenak, María Zambranorenak...

Penintsulako hizkuntza desberdinen lanak ere argitaratu ziren, batez ere katalanez, eta hori ere benetako berrikuntza izan zen. Elementu grafikoek ere garrantzi handia izan zuten; horrela, Joan Miró, Benjamín Palencia, Pablo Picasso... Egile eta artxibo desberdinen xilografiak jaso ziren baita ere.

Historia aldatu

1956ko apirilaren 1.an, Palma de Mallorcan, lehen zenbakia plazaratu zen. Urte haietan Cela Palmako Son Armadans auzoan bizi zen eta hortik aldizkariaren izenburua. 1956ko amaieran Cela beste auzo batera joango da, El Terreno auzora, eta aldizkaria ere hara joango da. 15 urtetan Palmako Mosén Alcover-en inprimategian egin zen; 1970tik aurrera Madrilen egin zen, Graficas Arabí inprimategian. Azkeneko urteetan berriro ere Palman egin zen, 1979ko martxoa arte, Miguel Ferreren Imprenta Politécnican.

Aldizkariak liburuaren formatua zuen. Lehenengo mantxetan Cela zuzendari bezala agertu zen, Caballero Bonald zuzendari ordea bezala eta Llompart idazkaria bezala.

1979ko martxoan, 276 zenbaki plazaratu ondoren, aldizkaria desagertu zen. Horren arrazoiak ekonomikoak izan ziren.

Monografikoak aldatu

Aldizkariak egile batzuen inguruko monografikoak argitaratu zituen, batzutan fankristek begi onez ikusten ez zituzten idazleenak:

Argitaletxea aldatu

Papeles de Son Armadans aldizkariak ere argitaletxe moduan funtzionatu zuen. Horrela, poesia bildumak argitaratu zituen: “Juan Ruíz” Espainiako poesiaz, “Juan Rodríguez” galegoz idatzitako poesiaz eta “Joan Roïç de Corella” katalanez idatzitako poesiaz. Celaren beraren edizioak egin zituen, besteak beste, Viaje a la Alcarria (1958), Gavilla de fábulas sin amor (1962, Picassoren marrazkiekin), edo La familia de Pascual Duarte (1964). Urteko almanakeak ere argitaratu zituen.

Bibliografia aldatu

  • Fanny Rubio (1976). Las revistas poéticas españolas, 1939-1975. Lehen edizioa 1976an. Madril: Turner. 2004ean berrargitaratuta, Alacanteko Unibertsitatean.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu