Pantomima hitzik gabeko antzerki generoa da, oro har komikoa eta komediazkoa, musikaz lagunduta, mimo moduan jokatzen duten antzezleek egiten dutena. Horren jatorria Antzinako Grezian eta Erroman dago, non antzerki-genero herrikoia izan zen. XVIII. mendean Italiako Comedia dell´arte generotik hartuta, herrialde anglosaxoietan zabaldu zen bereziki, Eguberrietako antzerki herrikoi moduan Pantominarako musika-lan ezagunetako batzuk hauek dira: L´enfant prodigue (1890), André Wormserena; Joseph's Legende (1914), Richard Straussena; L'histoire du soldat (1918), Igor Stravinskirena; eta Mirarizko mandarina (1919), Bela Bartokena.

Pantomime Pablo Zibes

Kanpo estekak aldatu