Pantagruel François Rabelais frantses idazleren Horribles et épouvantables faits et prouesses du très renommé Pantagruel (1532, Pantagruel guztiz ospetsuaren balentria izugarriak) laneko pertsonaia, Gargantua erraldoiaren semea. Aitaren antzeko erraldoia da Pantagruel; berezko zentzuez egiten dio aurre bidean aurkitzen dituen bidegabekeria eta desmasia orori. Garai hartako Frantzian nagusi ziren erakunde eta gizarte-moldeen etengabeko satira da. Aipagarria da euskarazko zenbait esaldi agertzen direla protagonisten ahotan.

Pantagruel
Argitalpena
SortzaileaFrançois Rabelais
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaGargantua

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu