Pan Am Flight 103 hegaldia

Pan Am Flight 103 hegaldia, Berlindik Detroiterako ibilbidea burutu ohi zuen hegazkin bat zen, tartean Londres eta New Yorken eskalak eginez. 1988ko abenduaren 21ean atentatu terrorista bat jasan eta Eskoziako Lockerbie udalerrian lurjo zuen.

Pan Am Flight 103 hegaldia
Pan Am Flight 103 hegaldiaren hondakinak.
Data2018ko abenduaren 21a
MotaHegaldian zehar burututako lehergailu atentatua
LekuaEskozia Lockerbie, Eskozia
Hegazkin motaBoeing 747-100
Galerak270 hildako

Atentatuaren ondorioz 270 lagun hil ziren, 259 hegazkin bidaiariak eta lurrean zeuden 11 lagun. Hegazkineko eskifaiatik ez zen inor bizirik atera.

Hiru urtez atentatua ikertzen egon ondoren, 1991ko azaroan Dumfries eta Gallowayko poliziak eta FBIk bi libiarren aurkako atxilotze agindua igorri zuten. 1999ko apirilaren 5ean Muammar al Kadafik bi gizon libiar horiek Herbehereetako poliziaren esku utzi zituen, lurralde neutral bezala bertan epaituak izan zitezen.

Kanpo estekak aldatu