Pallarsko konderria (katalanez: Comtat de Pallars, kumˈtad də pəˈʎas ahoskatua; latinez: Comitatus Pallariensis) antzinako Kataluniako konderrietako bat izan zen, Noguera Pallaresa ibaiaren goi eta erdi arroetan, Ribagortza eta Urgelleko konderrien artean, egun Lleidako herrialdean kokatuta.

Pallarsko konderria
Comtat de Pallars
920 – XI. mendea
Konderria
Pallarsko konderriko bandera

Pallarsko konderriko armarria

Eskualdeko mapa
Geografia
HiriburuaSort
Kultura
Hizkuntza(k)Katalana
ErlijioaKristautasuna
Historia
Aurrekoak
Karolingiar Inperioa
Kordobako emirerria
Ondorengoak
Pallars Jussàko konderria
Pallars Sobiràko konderria

Historia aldatu

Frankoen inperioari loturiko Okzitaniako Tolosako eta Urgelleko kondeen menpean egon zen VIII. eta IX. mendeetan. Aznar Galindez I.a Aragoiko kondeak Ribagortza galdu zuenean Karlomagnok inguru hauek populatzera bidali zuen. Ribagortzarekin batera bihurtu zen burujabe 884an, Lupo III.a Zentzulo Bigorrako konde euskaldunaren seme Raimundo I.a buru zela.

Raimundo I.a hil ondoren, 922an, bereizi ziren Pallars eta Ribagortza eta, 1011an, bitan banatu zen konderria. Bertakoen hizkuntza euskara izan omen zen VII.-X. mende arte. Antso III.a Nagusiaren garaitik Nafarroako erresumari loturik egon ondoren, 1192an Pallars Jussà Aragoiko koroaren menpean geratu zen eta Pallars Sobirà Bartzelonako kondeen ingurura bildu zen, 1054an.

XV. mende bukaera arte, liskar handiak izan ziren Pallars Sobiràko kondeen eta Aragoiko koroaren artean. 1503an Cardonako etxe handiaren eskuetan utzi zuen Pallars Sobiràko konderria eta bertatik sortu zen Pallarsko markeserria.

Kondeen zerrenda (IX-XI. mendeak) aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.