Palenque[1] (egungo maiaz Bàak´) Mexiko hegoaldeko hiri-estatu maia bat zen, VII. mendean loratu zena. Gainbeheraren ondoren, oihanan hiria bereganatu zuen, baina gero induskatu eta zaharberritu dute eta orain arkeologia gunea ezaguna da, milaka bisitari erakartzen dituena. Usumacinta ibiaren ondoan kokatua dago, Chiapas estatuan, Ciudad de Carmen hiritik 130 km hegoaldera, 150 metrora itsas-mailaren gainetik.

Palenque
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chiapas
Municipality of MexicoPalenque (udalerria)
Koordenatuak17°29′03″N 92°02′47″W / 17.4842°N 92.0464°W / 17.4842; -92.0464
Map
Arkitektura
Azalera1.772 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia411
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Artikulu hau hiri prehispanikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Palenque (argipena)».

Palenque tamaina erdiko arkeologia-gunea da, Tikal edo Copán baino askoz ere txikiagoa, baina maiek egindako arkitektura, eskultura eta behe-erliebe finenak ditu. Palenqueko historia isa guztia bertako hieroglifo ugarietatik berreskuratzea lortu da, eta historialariek hiri-estatuko agintarien zerrenda osoa eta beste hirekiko lehia ezagutzen dute.

UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1987an.

Eraikinak aldatu

Palenqueko eraikin garrantzitsuenak hueka dira:

  • El Palacio ("Jauregia"): erakin multzo bat da, korridorez eta patioz osatua. Bertan solairu ugariko dorrea bat dago, eta hainbat margolan eta eskultura estukoan.
  • El Templo de la Cruz ("Gurutzearen Tenplua"), El Templo del Sol ("Eguzkiaren Tenplua") eta El Templo de la Cruz Foliada ("Gurutze Hostodunaren Tenplua"): piramide mailakatuen gaineko tenpluak dira.
  • El Acueducto ("Akueduktua"): harrizko bloke handiz eta 3 metroko gangaz eraikia, Otulum ibaia hiri erdiko plaza azpitik igaroarazteko.
  • El Templo del León ("Lehoiaren Tenplua"): multzo nagusitik 200 metrora kokatua.
  • "XII egitura": heriotzaren jainkoaren margolana du estuko gainean.
  • Templo del Conde ("Kondearen Tenplua").
  • Juego de la Pelota" ("Pilotalekua"): bi egitura paralelo Mesoamerikako pilota-jokoa ospatzeko.

Historia aldatu

Hona hemen hiriko agintari maien zerrenda, erregealdiaren urteekin:

 
K'inich Kan B'alam II ("Chan Bahlam II"). (Gurutzearen Tenpluko erliebea, Frederick Catherwood-ek marraztua 1840an.)
  • K'uk B'alam I.a 431ko martxoak 11 - 435
  • "Casper", ezizena, antzinako izena ezezaguna, 435eko abuztuak 10 - 487
  • B'utz Aj Sak Chiik 487ko uztailak 27 - 501
  • Ahkal Mo' Naab' I.a 501eko ekainak 5 - 524ko abenduak 1
  • hutsik ?
  • K'an Joy Chitam I.a 529ko otsailak 25 - 565eko otsailak 8
  • Ahkal Mo' Naab' II.a 565eko maiatzak 4 - 570eko uztailak 23
  • hutsik ?
  • Kan B'alam I 572ko apirilak 8 - 583ko otsailak 3
  • Yohl Ik'nal (emakumea) 583-604
  • Aj Ne' Yohl Mat 605-612
  • Pakal I 612
  • Sak K'uk' (emakumea) 612-615
  • K'inich Janaab' Pakal ("Pakal II.a") 615-683
  • K'inich Kan B'alam II.a ("Chan Bahlam II.a") 683-702
  • K'inich K'an Joy Chitam II.a ("Kan Xul II.a") 702-711
  • Xoc (regent for Kan-Joy Chitam II.a) 711?-c. 722
  • K'inich Ahkal Mo' Naab' III]] ("Chaacal III.a") 722ko urtarrilak 3 - 729 ondoren
  • K'inich Janaab' Pakal ("Pakal III.a") c. 742
  • K'inich K'uk B'alam II.a 765eko martxoak 8 - ?
  • Wak Kimi Janhb' Pakal ("Pakal IV.a") 799ko azaroak 17-?

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • INAH, Mexikoko arkeologia institutua (Palenqueri buruzko informazioa lortzeko, webgunean nabigatu)