Pakistango Agindupeko Lurra

Pakistan (bengaleraz: পাকিস্তান অধিরাজ্যpakistan ôdhirajyô; urduz: مملکتِ پاکستان‎‎mumlikāt-ē pākistān) edo Pakistango Agindupeko Lurra (ingelesez: Dominion of Pakistan) 1947 eta 1950 artean Britainiar Inperioak hegoaldeko Asian zuen agintepeko lurra izan zen, Commonwealtharen parte bat zena. Egungo Pakistan eta Bangladesh herrialdeen aurrekaria izan zen.

Pakistango Agindupeko Lurra
Dominion of Pakistan
1947 – 1956
Erresuma Batuaren agindupeko lurra
Pakistango Agindupeko Lurreko bandera

Pakistango Agindupeko Lurreko armarria


Ereserkia
God Save the Queen/King

Geografia
HiriburuaKaratxi
Kultura
Hizkuntza(k)Urdu, bengalera, ingelesa
Historia
Aurrekoa
Britainiar Raj
Ondorengoa
Pakistango Islamiar Errepublika

Indiako gobernu britainiarra 1947an amaitu zenean, hura ordezkatzeko bi agintepeko lur sortu ziren: Pakistango eta Indiako Agindupeko Lurrak. Bi estatuak britainiar parlamentuaren 1947ko Indiako Independentzia Aktak sortu zituen eta euren banakako konstituzioak onartu arte existitu ziren. Indiaren kasuan, hori 1956an gertatu zen, noiz Pakistango Islamiar Errepublika eratu zuten. 1971n Ekialdeko Pakistan Bangladesh bilakatu zen.

Kanpo estekak aldatu