Paco Sagarzazu

aktore espainiarra

Paco Sagarzazu Badiola (Donostia, 1940ko urtarrilaren 31 - ) euskal aktorea da.

Paco Sagarzazu

Bizitza
JaiotzaDonostia1940ko urtarrilaren 31 (84 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm0756016 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere lehen kontaktua zinema munduarekin idazketarako bokazioarekin lotuta dago. Xaribari antzerki taldeak interpretatutako Balantzatxoa izeneko haurrentzako antzezlan bat idatzi zuen. Juan Miguel Gutiérrez zuzendariak muntaia ikusterakoan zinemara eramatea proposatu zion eta 1978an, haurrentzat euskaraz filmatutako lehen film luzea bilakatu zen. Klara Badiola aktorearen bitartez, Segoviako ihesa filmaren castingera aurkeztu zen eta bertan paper bat lortu zuen. Hortik aurrera, zinema munduan arituko da lanean hainbat produkziotan parte hartuz.[1]

1976az geroztik, 40 urteko ibilbide oparoa egin du aktore donostiarrak ordutik. Dozenaka telebista saiotan, antzezlanetan eta filmetan parte hartu du 40 urteko ibilbidean; besteak beste, Ehun metro (1986) Obaba (2005), Aupa Etxebeste! (2005) eta Agur, Etxebeste! (2019) euskal film ezagunetan[2].

2023ko irailaren 26an, Donostiako Zinemaldiak, EPE (Euskal Produktoreen Elkartea )[3] eta IBAIA ekoizle-elkarteek[4] ematen dute ohorezko saria da eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko ematen den Zinemira saria jaso zuen[5][6].

Lanak aldatu

Filmak aldatu

Telebista aldatu

  • La familia Mata (2007)
  • Cuéntame (2007)
  • La mandrágora (2006)
  • Un paso adelante (2005)
  • Un lugar en el mundo (2003)
  • Policías, en el corazón de la calle (2001)
  • Hospital Central (2002)
  • Calígula (2001)
  • El comisario (1999-2000)
  • Ehun metro

Antzerkia aldatu

  • Calígula
  • El Florido Pensil (1996)
  • El hombre que confundió a su mujer con un sombrero
  • La Camisa
  • Las Sillas
  • Tartufo
  • Palabrarismos
  • Las Criadas

Erreferentziak aldatu

  1. Euskadiko Filmategia. Sagarzazu Badiola, Paco. .
  2. Berria. (2023-10-01). «Paco Sagarzazuk jaso du Zinemira saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  3. «Euskal Produktoreen Elkartea / Asociación de Productores Vascos» EPE / APV (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  4. «Hasiera» ibaia (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  5. «Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere» EITB 2023-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  6. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak aldatu