Paco Bienzobas

futbolari gipuzkoarra

Francisco Bienzobas Okariz (Donostia, Gipuzkoa, 1909ko martxoaren 26a - 1981eko apirilaren 30a), Paco Bienzobas bezala ezaguna[1], 1920ko, 1930eko eta 1940ko hamarkadetan aritu zen euskal herritar futbolaria. Real Sociedad eta Osasuna taldeetan aritu zen. Hegalari bezala jokatzen zuen, bai eskuinean eta bai ezkerrean. Aurrelaria izan ez arren, sarritan egiten zuen gola, eta penaltiak jaurtitzen espezialista zen (kirol ibilbide osoan zehar bakarra huts egin zuela diote). Pitxitxi sariaren lehen irabazlea izan zen[2], Ligako golegile nagusia izan eta gero[3]. Custodio eta Cuqui anaiak futbolariak ere izan ziren.

Paco Bienzobas

Bizitza
JaiotzaDonostia1909ko martxoaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1981eko apirilaren 30a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol arbitroa eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad1926 / 19346539
Espainiako futbol selekzio nazionala1928 / 192922
Osasuna1934 / 19402210
Real Sociedad1940 / 194251
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Futbolari izateari utzitakoan, epaile lanetan aritu zen.

Epaile ibilbidea aldatu

Paco Bienzobasek 1942an hasi zuen bere epaile-ibilbidea. Lehen Mailan debutatu zuen 1948an, guztira 48 norgehiagokatan parte hartu zuelarik. Estatuko onenetarikoenen artean zegoen.

Kirol ibilbidea aldatu

Ligako goleatzaile handienaren errekorra urteetan zehar aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu