Pakinolofoa edo Pachynolophus generoa desagertutako ugaztun perisodaktiloa da, baliteke paleoteridoen taldekoa. Behe eta goi Eozenoan bizi izan ziren (duela 52 - 35 milioi urte inguru) eta beren aztarna fosilak Europan aurkitu dituzte.

Pachynolophus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaPalaeotheriidae
Generoa Pachynolophus
[[|]]

Ezaugarriak eta espezieak aldatu

Animalia hau tamaina txikikoa zen, normalean 50 zentimetroko altuera ez zuen gaindituko. Itxura ziurrenik gaur egungo duiker antilope txikiena izango zuten.

Hallensia eta Propachynolophus bezalako beste perisodaktilo arkaikoen antzekoak ere baziren.

Pachynolophus generoa lehen aldiz deskribatu zuen Pomelek 1847an, Frantziako Paris eta Nanterre inguruan aurkitutako fosilak oinarri hartuta. Espezie tipoa P. duvali da. Generoari beste espezie ugari esleitu zaizkio, guztiak Europako Eozenoko hainbat tokitatik etorritakoak. Zaharrena P. eulaliensis da, Sainte-Eulaliekoa behe Eozenokoa. Eozeno erdikoak dira P. boixedatensis, P. ruscassierensis, P. livinierensis eta P. cesserasicus eta goi eozenokoak P. lavocati, P. garimondi eta Pachynolophus zambranensis. Azken hau Euskal Herrian aurkitu eta identifikatu zuen Ainara Badiola paleontologoak, Zanbranako aztarnategian.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu