Pablo Uranga

margolari espainiarra

Pablo Uranga Diaz de Arkaia (Gasteiz, Araba, 1861ko ekainaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 1934ko azaroaren 7a) margolaria izan zen.

Pablo Uranga

Bizitza
JaiotzaGasteiz1861eko ekainaren 26a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1934ko azaroaren 7a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua

Bizitza aldatu

Jaioterrian, Jerez de la Fronteran eta Madrilen egin zituen pintura-ikasketak. Maiz joaten zen Pradoko Museora, eta han eginiko kopiak saltzen zituen. Ignacio Zuloaga eta Rusiñol pintoreekin Parisen bizi ondoren, Elgetan hartu zuen bizilekua, eta paisaia eta gai historikoak jorratu zituen. Izan ere, herrian bere hainbat margolan gorde ziren. Bertako parrokiarako bi margolan egin zituen, batean, Joanes Bataiatzailea irudikatzen da eta bestean Roke Montpellierkoa bere zakurrarekin; Iturbeko nesken eskolan, olion Domingo Iturberen erretratua. Ongile beraren beste erretratu bat egin zuela dokumentatu da baina egun desagertua dago, Salbatzailearen izandako baselizan zegoen beste margolan bat bezala, Kristoren Antzaldatzea irudikatzen zuena.[1]. 1894. urtean, Bermeoko Kasinoko muralak egin zituen, Ignacio Zuloagarekin batera. Estatu Batuetan eta Kuban izan zen 1924-1925 urteetan, eta han jarri zituen ikusgai bere pinturak, Zuloagaren lanekin batera. 1897. urtean, arrakasta handia izan zuen erakusketa egin zuen Parisen. Erretratuak ere egin zituen 1930-1933 urteetan, Karl Marxi eginikoa, besteak beste.

 
Arratsaldean paseatzen.

Lan nagusiak aldatu

  • Posada de la Animas-Logroño,
  • Elgeta en 1920,
  • Prueba de bueyes,
  • Uranga y Zuloaga pintando en Segovia,
  • A los toros,
  • El garrochista,
  • La catedral vieja,
  • Paisaje de Martutene,
  • Romería, Retrato de hombre,
  • La despedida del buñolero,
  • En el campanario de Elgeta,
  • La vuelta de Iparragirre,
  • El Cristo de Bergara,
  • La catedral vieja,
  • Zuloaga leyendo,
  • El guardia civil,
  • Aizkolaris,
  • La vendimia,
  • Bodegón,
  • Ergobia,
  • Tipos segovianos,
  • Banderillas del Ostion,
  • Sokamuturra,
  • La procesión de Elgeta,
  • El anticuario,
  • La comida eta
  • El cañonero.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Celaya, Pedro.- Elgueta, Anguiozar y Ubera, Donostia: CAM, 1976. 40 orr. eta 74 orr. ISBN 84-500-7520-3.

Kanpo estekak aldatu