Pablo Gorosabel

(1803-1868)

Pablo Gorosabel Domínguez (Tolosa, Gipuzkoa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, Gipuzkoa, 1868ko urtarrilaren 23a) legegilea, historialaria eta politikaria izan zen.

Pablo Gorosabel

Bizitza
JaiotzaTolosa1803ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1868ko urtarrilaren 23a (65 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, historialaria eta politikaria
Lan nabarmenak

Bizitza aldatu

Legazpiko Jose Joaquin Gorosabel eta Madrilgo María Isidra Domínguezen semea zen. Oñatiko Unibertsitatean eta Madrilen zuzenbideko ikasketak egin zituen: 1824an batxilergo titulua eskuratu zuen Oñatin, eta 1828an lege arloko lizentziatura eskuratu zuen Madrilen.

Lege araudiei eta zuzenbideari buruzko hainbat liburu egin zituen. Gipuzkoan kargu garrantzitsuak izan zituen: Tolosako alkate, Gipuzkoako korrejidore, diputatu, eta artxibozain nagusia. Azken kargu horrek laguntza handia eman zion Gipuzkoari buruz idatzi zituen liburu ugarien antolaketan. Harenak dira, besteak beste: Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa (1853), Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa (1862), Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra en los siglos XIV y XV (1865) eta Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa (1899), hil ondoren argitaratua.

Gorosabelek egia historikoaren alde egiten du bere lanetan, eta alde batera uzten ditu elezaharrak eta sineste okerrak. Datu bilketa ikaragarria dago haren liburuetan, baina ez dute historia ikuspegi orokorrik eskaintzen. Alde batetik, Jeremy Benthamen utilitarismo moralak eta Ilustrazioak eraginda, eta bestetik, Espainiako zuzenbide konstituzional bateratuaren babesle erabatekoa izaki, foruak konstituzio hartara egokitzearen alde idatzi zuen, baina ez, ordea, foruak kentzearen alde.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu