PSR B1919+21 1,3373 segundoko maiztasuna eta 0,04 segundoko uhin-luzera duen pultsar bat da[1]. Jocelyn Bell Burnellek aurkitu zuen 1967ko azaroaren 28an, eta aurkitutako lehen irrati pultsarra izan zen. Seinalearen erregulartasunak eta indarrak pentsarazi zuen estralurtarren itsasargi moduko bat zela, eta horregatik deitu zitzaion ere LGM-1 (ingelesezko little green men hitzen akronimoa, gizontxo berde)[2].

PSR B1919+21
Behaketa
Distantzia Lurretik1.950 ly
AurkitzaileaJocelyn Bell Burnell, Anthony Hewish eta Martin Ryle
Aurkikuntza-data1967
KonstelazioaVulpecula (konstelazioa)
Igoera zuzena290,4367292 °
Deklinazioa21,8839583 °
Orbitaren ezaugarriak
Orbita-periodoaezezaguna
Ezaugarri fisikoak
Erradioa0 Eguzki erradio
Masa1,4 M☉
Argitasuna0,006 L☉
Izendapenak
Behin-behineko izendapenakLGM-1
CP 1919
WSTB 12W15

Hasiera batean CP 1919 izena eman zitzaion, Cambride Pulsaren hizkiak eta bere igoera zuzena, 19h 19m[3]. PSR J1921+2153 izena ere badu eta Vulpecula konstelazioan aurki daiteke.

Aurkikuntza aldatu

1967an, Jocelyn Bell Burnellek irrati seinale bat detektatu zuen Cambridgeko Mullard Erradioastronomia Behatokiko Interplanetary Scintillation Array tresna erabiliz. Seinaleak 1,33730208331 segundoko periodoa eta 0,04 segundoko pultsu zabalera zuen. Zeruko koordenatuetan, igoera zuzena 19h 19m, +21° deklinazioa zuen. Seinalea milaka behaketa indibidualetan detektatu zen. Bere erregulartasun ia perfektuaren ondorioz, hasieran, zarata espurio bat zela pentsatu zen, baina hipotesi hau berehala baztertu zen. Aurkitzaileek, txantxetan, Little Green Men 1 (LGM-1) deitu zuten, zibilizazio estralurtar batean sortua izan zitekeelakoan, baina Bell Burnellek laster baztertu zuen bizitza estralurtarra iturri bezala zeruko beste toki batean antzeko seinale bat aurkitu ondoren.

Jatorrizko seinalea CP 1919 pulsarreko irrati emisioak izan ziren, eta hala aintzatetsitako lehena izan zen. Bell Burnellek, beste zientzialari batzuk, bera baino lehenago pulsarrak aurkitu zituztela adierazi zuen, baina euren ez zirela kontuan hartu. Thomas Gold eta Sir Fred Hoyle ikertzaileek objektu astronomiko hau errotazio azkarreko neutroi izar bezala identifikatu zuten bere iragarpenaren ondoren.

Seinalea nolakoa zen zehaztu aurretik, Bell Burnell ikertzaileak eta Antony Hewish doktoretza-zuzendariak estralurtar bizitzaren aukera aztertu zuten[4]:

« Ez genuen uste beste zibilizazio baten seinaleak hartu genituenik, baina, jakina, ideia hori burutik pasatu zitzaigun, eta ez genuen frogarik irrati emisio erabat naturala zela esateko. Arazo interesgarria da - Unibertsoko beste leku batean bizitza detektatu duela uste baduzu[,] nola iragartzen dira emaitzak modu arduratsuan? Nori esaten dio lehendabizi? »


Nobel sariari buruzko eztabaida aldatu

Hewishek eta Martin Rylek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1974ean irrati astronomiaren eta pultsarren inguruan egindako ikerketaren ondorioz. Hoylek adierazi zuen Jocelyn Bell Burnellek sari hau eurekin batera jaso beharko zukeela[5].

Herri kulturan aldatu

Joy Division Ingalaterrako post-punk taldeak CP 1919ren irrati pultsoen irudia erabii zuten 1979ko Unknown Pleasures lehen diskan[6][7][8].

Max Richter musikagileak Journey (CP1919) izeneko musika lana egin zuen aurkikuntzan oinarritua[9].

Arctic Monkeys rock taldeak Four Out of Five bideoklipean pultsar honetan oinarritutako musika sartu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Arzoumanian, Z.; Nice, D. J.; Taylor, J. H.; Thorsett, S. E.. (1994-02). «Timing Behavior of 96 Radio Pulsars» The Astrophysical Journal 422: 671.  doi:10.1086/173760. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  2. (Ingelesez) «This Month in Physics History:» www.aps.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  3. Basu, Baidyanath.. (1997). An introduction to astrophysics. Prentice-Hall of India ISBN 81-203-1121-3. PMC 43627630. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  4. (Ingelesez) Burnell, S. Jocelyn Bell. (1977). «Petit Four*» Annals of the New York Academy of Sciences 302 (1): 685–689.  doi:10.1111/j.1749-6632.1977.tb37085.x. ISSN 1749-6632. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  5. (Ingelesez) Judson, Horace Freeland. (2003-10-20). «Opinion | No Nobel Prize for Whining (Published 2003)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  6. (Ingelesez) «The History of Joy Division's "Unknown Pleasures" Album Art» Adam Cap 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  7. «Unknown Pleasures» www.joydiv.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  8. (Ingelesez) Christiansen, Jen. «Pop Culture Pulsar: Origin Story of Joy Division’s Unknown Pleasures Album Cover [Video»] Scientific American Blog Network (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  9. «Max Richter JOURNEY (CP1919) | Performed by Aurora Orchestra» www.maxrichtermusic.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).

Kanpo estekak aldatu