Ozeanide

Greziar mitologiako ur-ninfa

Ozeanideak[1] (grezieraz Ωκεανιδες, okeanides), greziar eta erromatar mitologian, Ozeanoren eta Tetisen alabak ziren, lamia batzuk. Horietako bakoitza, iturri, erreka, aintzira edo urmael bati lotuta zegoen. Ozeanidak edo Potamoiak, ibaietako jainkoak, ziren euren nebak.

Hesiodok, bere Teogonia lanean, argi eta garbi esaten du ozeanideak 3.000 zirela, baina, idazlan horretan, 41 zaharrenak baino ez ditu aipatzen. Honako hauek dira Hesiodok emandako izenak:

  1. Akasta
  2. Admete
  3. Anfiro
  4. Asia (mitologia)
  5. Dione
  6. Doris
  7. Elektra
  8. Estigia guztietan garrantzitsuena
  9. Eudora
  10. Eurinome
  11. Europa
  12. Galaxaura xarmangarria
  13. Hipo
  14. Idia
  15. Janira
  16. Janta
  17. Jante
  18. Kalipso desiragarria
  19. Kalirroe itxura ederrekoa
  20. Klimene
  21. Klitia
  22. Kriseida
  23. Melobosis
  24. Menesto
  25. Metis
  26. Ozirroe
  27. Peito
  28. Perseis
  29. Petrea goxoa
  30. Pisitoa
  31. Plexaura
  32. Pluto idi begiak
  33. Polidora ederra
  34. Primno
  35. Rodea
  36. Telesto azafrai koloreko ileduna
  37. Toa
  38. Tike
  39. Urania jainkotiarra
  40. Zerzeis
  41. Zeuxo

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu