Otto Rosenfeld Rank (Viena, Austria, 1884New York, AEB, 1939) austriar psikiatra izan zen.

Otto Rank

Bizitza
JaiotzaViena1884ko apirilaren 22a
Herrialdea Austria
HeriotzaNew York1939ko urriaren 31 (55 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Familia
Ezkontidea(k)Beata Rank-Minzer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, existential therapist (en) Itzuli eta psikoanalista
InfluentziakHenrik Ibsen

Find a Grave: 853 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filosofian doktorea, Freuden ikaslea izan zen. Vienako elkarte psikoanalitikoko idazkaria izan zen 1910-1915 urteetan, eta Internationale Zeitschrift für Psychoanalyse aldizkariaren zuzendaria izan zen, S. Ferenczi eta E. Jones-ekin batera.

Mitoak eta elezaharrak aztertu zituen ondorengo lanetan: Der Mythus von der Geburt des Helden (1909, Heroiaren jaiotzaren mitoa); eta Das Inzest-Motiv in Dichtung und Sage (1912, Intzestuaren gaia poesian eta elezaharretan). Das Trauma der Geburt und seine Bedeutung für die Psychoanalyse (1924, Jaiotzaren trauma eta Psikoanalisiarentzako garrantzia) idazlanean, jaiotzaren larritasuna Edipo konplexuaren gainetik jarri zuen, Freuden pentsaeratik aldenduta.

1924tik aurrera, Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua, eta geroztik lan hauek idatzi zituen: Psikoanalisiaren teknikak (1926, 1929, 1931; hiru liburuki); Don Juan, bikoiztasunaren azterketa (1932); eta Artea eta artista (1932).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto Rank