Ottawako tiroketa (2014)

Ottawako tiroketa 2014ko urriaren 22an Kanadako hiriburuan gertatu zen tiroketa bat izan zen.

Ottawako tiroketa
Irudia
Map
Motafusillade (en) Itzuli
giza hilketa
Data2014ko urriaren 22a
KokalekuNational War Memorial (en) Itzuli
Centre Block (en) Itzuli
HerrialdeaKanada
Parte-hartzaileak
Helburuzibil
Pertsona hilak2
Pertsona zaurituak3

Gertaerak aldatu

Identifikatu gabeko lagun batek soldadu bati tiro egin zion eta Kanadako Parlamentuan sartu zen. Poliziak erasotzailea larri zauritu zuen Ganbera barruan eta gutxi geroago hil egin zen. Era berean, monumentu bat zaintzen ari zen soldadua hil zen. Hildako soldadua, berriz, Gerraren omenezko Monumentuaren ondoan zegoen, Parlamentutik metro batzuetara, tiroa jaso duenean. Anbulantzian eraman zuten berehala ospitalera, baina ezin izan zuten suspertu. Hildako soldadua, berriz, Nathan Cirillo zen. Cirillok 24 urte zituen eta Kanadako Parlamentutik gertu zaintza-lanak egiten ari zen. Hiltzaileak errifle batekin egin zion tiro[1].

Tony Clement ministroak esan zuen gutxienez 30 tiro egin zituela erasotzaileak[2]. Stephen Harper Kanadako lehen ministroa eraikinaren barruan zegoen, baina onik atera zen segurtasun talde berezi batek lagunduta. Chateau Laurier luxuzko hotelean ere entzun zituzten tiroak, Parlamentuaren ondoan[2].

Erasotzaileak aldatu

Michael Zehaf-Bibeau tiroketaren susmagarria ikertzen ari zen Kanadako Polizia. Tiroketaren egilea islamera bihurtutako kanadar bat zela uste zen. Konkretuki, susmagarria Quebecekoa zela uste zen[2]. Zehaf-Bibeau 32 urteko kanadarra zen, Quebecen bizi izandakoa. 2004 eta 2009 urteetan atxilotu eta zigortu egin zuten, drogak izateagatik. Ottawako hedabideek jakitera eman zutenez, Islamera aldatuta zegoen[1].

Beste bi susmagarriren bila aritu zen Kanadako Polizia[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu