Otobarren (ofizialki Hueto Abajo / Oto Barren) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 527 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arrato mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otogoien herriaren albo-alboan.

Otobarren
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′07″N 2°48′05″W / 42.8853°N 2.8014°W / 42.8853; -2.8014
Garaiera527 m
Demografia

Historia aldatu

Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren. Udalerriaren burua Otobarrenen zegoen.

Ekonomia aldatu

Otogoienen ez bezala, Otobarrenen oraindik ere bada nekazaritzatik bizi den jendea. Lehen sektoreko langai nagusiak zerealak, erremolatxa, babarruna, haragitarako abereak eta ardiak dira.

Demografia aldatu

Otobarrengo biztanleria

Ondasun nabarmenak aldatu

Otobarrengo San Bizente elizako San Blas kaperan XVI. mendeko margo interesgarriak daude.

Kanpo estekak aldatu

 
Herriaren ikuspegi orokorra.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa