Otarrain arrunta (Palinurus elephas) Palinuridae familiako krustazeo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Familia bereko beste espezie batzuk, duten antzagatik otarrain izena hartzen dute (Karibeko otarraina, Panulirus argus, adibidez).

Otarrain arrunt
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaPalinuridae
GeneroaPalinurus
Espeziea Palinurus elephas
Johan Christian Fabricius, 1787

Miseraren antz handia du, baina otarrainak ez du haginik.

Ezaugarriak aldatu

Krustazeo handi honek bost hanka pare ditu. 50 cm izatera irits daiteke eta 4 kg pisatzera.

Gorputza, segmentuduna, kitinazko oskol batek babesten du, arrexka edo gorrixka, abdomen aldean bi orban horirekin. Hankak eta antenak marradunak dira, arre eta horiak.

Burua arantza sendoz estalia dago eta bi adarrek babesten duten bi begi irten ditu. Gainera, bi antena txiki (antenula), gorputza baino luzeagoak diren atzerakako bi antena, bi baraila birrintzaile eta lau baraila moztaile ditu.

Brankiostegitoetan dauden zakatzen bidez egiten du arnas.

Abdomenak sei pare apendize adarbiko[1] ditu (pleopodoak). Lehenengo biak dimorfismo sexualaren irizpide dira.

Hedapena eta bizilekua aldatu

Otarrainaren bizilekua Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdea da, Norvegia hegoaldetik Marokoraino, Euskal Herria barne. Mediterraneoan eta Azoreetan ere bizi da, ekialdeko muturrean izan ezik.

Kosta harritsuetan bizi da, marearteko gunetik behera, batez ere 20 eta 70 metro arteko sakoneran.

Elikadura aldatu

Otarraina makrofagoa da eta algak, ornogabeak (Anelidoak, Briozooak, Ekinodermoak, Moluskuak, Belakiak eta, batzuetan, Krustazeoak) eta, oso gutxitan, arrainak jaten ditu. Nekrofagoa ere bada.

Alergia arriskua aldatu

Karramarroa, otarrainxka eta ganbak bezala, otarrainaren haragiak alergeno bat du, 36 kg.mol-1 masa molekularrekoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Biramé (fr) jatorrizko testuan

Ikus, gainera aldatu