Osteoporosi

hezurrei eragiten dien gaixotasuna da; gaixotasun honetan hezurretan ehunaren gabezia gertatzen da

Osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna da; gaixotasun honetan hezurretan ehunaren gabezia gertatzen da. Ondorioz, hezurra ohi baino hauskorragoa da eta erresistentzia gutxiago izango du eta horregatik, errazago apurtzeko arriskua izango du traumatismoak, frakturak eta mikrofakturak eraginez. .[1] [2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Osteoporosia
Alboko erradiografia dortso-lunbarra, orno-haustura anitz erakutsiz.
Deskribapena
Motabone resorption disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakKolekaltziferol, Bifosfonato, Azido alendroniko, teriparatide (en) Itzuli, Azido errisendroniko, Kaltzio karbonato, calcium acetate (en) Itzuli, Azido pamidroniko, calcium gluceptate (en) Itzuli, fluoride ion (en) Itzuli, calcium citrate tetrahydrate (en) Itzuli, calcium levulinate dihydrate (en) Itzuli, calcium gluconate (en) Itzuli, medronate disodium (en) Itzuli, carbonate ion (en) Itzuli, calcium pantothenate (en) Itzuli, calcium glubionate hydrate (en) Itzuli, Aclasta (en) Itzuli, raloxifene (en) Itzuli, salmon calcitonin (en) Itzuli, etanercept (en) Itzuli, zoledronic acid monohydrate (en) Itzuli, 17α/β-estradiol (en) Itzuli, Azido ibandroniko, denosumab (en) Itzuli, Azido zoledroniko, minodronic acid (en) Itzuli eta strontium ranelate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
OMIM166710
DiseasesDB9385
MedlinePlus000360
eMedicine000360
MeSHD010024D010024
Disease Ontology IDDOID:11476

Ostoporosiak orokorrean ez ditu sintomarik aurkezten eta ondorioz, normalean frakturak gertatzen direnean diagnostikatzen da, horregatik, "epidemia isila" bezala ere ezagutzen da.

Bereziki emakumeetan ematen den gaixotasuna da, postmenopausikoetan hain zuzen ere, obulutegiek jariatzen dituzten hormonen galera dela eta (estrogenoak, adibidez). Hala ere, osteoporosia pairatzeko kontuan hartzen ez diren beste hainbat kausa daude; esate baterako, gaixotasun zeliakoa, giltzurruneko gutxiegitasuna eta diabetes mellitus.

Badaude osteoporosia agertzea eragin dezaketen zenbait ohitura, elikadura desegokia (D bitamina eta kaltzio falta), tabakoaren edo alkoholaren kontsumoa eta bizitza sedentarioa eramatea, adibidez. Horregatik, kirola egitea eta gure organismoan kaltzio maila egokia izateak osteoporosia pairatzeko arriskua gutxiagotzen du.


Sailkapena aldatu

Etiologiaren arabera aldatu

Osteoporosia eragiten duten kausen arabera, bi motatakoa izan daiteke:

Lehen mailakoa aldatu

Gehien ematen den osteoporosia da; Diagnostikoa pazientea ebaluatu ondoren gaixotasuna eragiten duen kausarik aurkitzen ez denean ezartzen da. Halaber, osteoporosi primarioa, gaztarokoa, postmenopausikoa, adinarekin erlazionaturikoa eta ideopatiko bezala sailka daiteke.

Osteoporosi mota hau adin desberdinetako pertsonetan aurkitu daiteke.

Bigarren mailakoa aldatu

Osteoporosi mota hau beste gaixotasun edo farmako batzuek eragindakoa da. Frakturak aldakako, ornoetako eta eskumuturreko hezurretan gertatu ohi dira; ornoetan gertatzen denean, altura edo kutxa torazikoaren itxura galera gertatuko da.

Hezur-masa galeraren arabera aldatu

Hezur dentsiometriaren emaitzen arabera, hurrengo sailkapena egiten da:[3]

  • Normala. Hezur mineral dentsitatea T eskalan -1 desbiderapen estandarra baina nagusiagoa denean.
  • Osteopenia. Hezur mineral dentsitatea T eskalan -1 eta -2.5 desbiderapen estandarraren artean aurkitzen denean. Osteopenia ez da osteoporositzat jotzen eta ez du tratamendu farmakologikorik behar.
  • Osteoporosia. Hezur mineral dentsitatea T eskalan -2.5 desbiderazio estandarra baino baxuagoa.
  • Finkatutako osteoporosia. Osteoporosia dagoenean eta hausturaren eragilea denean.

T eskalak sexu bereko eta 20 urteko populazio osasuntsuaren hezur dentsitatearen batezbestekoari egiten dio erreferentzia.


Tratamendua aldatu

Tratamendua hasi baino lehen pazienteak zein osteoporosi mota duen zehaztu behar da (primarioa edo sekundarioa), gaixotasunaren kausa zein den ezagutzeko.

Orokorrean, medikuek aholkatzen dituzten tratamendu posibleak hauek dira:

Dieta aldatu

  • Kaltzioa: hezurrak behar bezala hazteko, sendo mantentzeko edo konpontzeko beharrezkoa da. Baina kaltzioak osteoporosiaren tratamenduan izan dezakeen eragina ez dago argi; izan ere, kaltzio maila baxuko dietak dituzten populazioetan, osteoporosi maila baxuak izaten dituzte, eta alderantziz.
  • D bitamina: zenbait ikerketetan ikusi ahal izan denez, D bitamina kaltziorekin tratamenduan nahasiz gero, oso eraginkorra dela, baina D bitamina soilik duen tratamenduak ez dituela hain emaitza onak.

Kirola aldatu

Hainbat ikerketek erakusten dutenez, pisu osasuntsua izateak eta ariketa fisikoa maiz egiteak hezur - dentsitatea mantentzea edo handitzea eragin dezakete. Osteoporosia ekiditeko jarduera egokienak hauek dira: ibiltzea, gimnasia, stepping-a, jumping-a, endurance-a eta indar ariketak.

Hormona ordezkapena aldatu

Nahiz eta estrogenoek osteoporosiaren prebentzioan lagundu, ez da tratamendu hau gomendatzen izan ditzakeen albo-ondorioak direla eta. Gainera, seguruagoak diren beste tratamendu batzuk badaude.

Pronostikoa aldatu

Osteoporosia duten gaixoek hilkortasun tasa altua daukate hezurren frakturak direla eta; aldakaren fraktura da larriena. Hau pairatzen dutenek %20-30eko hilkortasun tasa daukate fraktura gertatu eta urte batera.

Bestalde, ornoen frakturek eragindako hilkortasun tasa ez da hain altua, baina itxuraldaketa eta min kronikoa eragin dezakete. Ondorioz, bizi kalitatea nabari gutxitzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. ¿Que es la osteoporosis?. Sociedad Española de Reumatología. 2012ko abenduak 29an kontsultatua.
  2. Dr. Martin Etchart. Capítulo 12. Anatomía Patológica Osteoarticular Pontificia Universidad Católica de Chile. Escuela de Medicina.
  3. M.T. Hermoso de Mendoza: Clasificación de la osteoporosis. Factores de riesgo. Clínica y diagnóstico diferencial. An. Sist. Sanit. Navar. 2003 bol. 26, 3 suplementua. 2013ko otsailak 3an kontsultatua.

Kanpo estekak aldatu