Oskar Gröning

gudari alemaniarra

Oskar Gröning (Nienburg, Weimarko Errepublika, 1921eko ekainaren 10a - 2018ko martxoaren 9a) alemaniar nazia izan zen, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina. 2015ean 300.000 hilketatan konplize izateaz epaitu eta kondenatu bazuten ere,[1] espetxeratua izan baino lehen hil zen.

Oskar Gröning
Bizitza
JaiotzaNienburg/Weser1921eko ekainaren 10a
Herrialdea Alemania
BizilekuaSchneverdingen
Heriotza2018ko martxoaren 9a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksoldadua eta bookkeeper (en) Itzuli
KidetzaSchutzstaffel
Zerbitzu militarra
Adar militarraSchutzstaffel
GraduaUnterscharführer (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Ardenetako gudua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Gröning kontzentrazio-esparruko biktimei lapurtutakoa gordetzeaz arduratzen zen. Akusazioaren arabera, kontzentrazio-esparruak funtziona zezan lagundu zuen 1944ko maiatzetik ekainera. Epe horretan, Hungariako 425.000 judu baino gehiago eraman zituzten hara, eta 300.000 inguru hil zituzten gas-ganberetan. Hilketen konplize izateaz gain, nazientzat dirua biltzea ere egotzi zioten. Zaindari ohiak bere burua defendatu zue esanez "basakerien" lekuko izan zen arren, ez zuela krimenik egin.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Auschwitzeko diruzainari. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-13).
  2. Oskar Groening Auschwitzeko atezainari 300.000 hilketatan konplize izatea leporatu diote. Argia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-13).