Oscar Pistorius

atleta hegoafrikarra

Oscar Leonard Carl Pistorius edo Oscar Pistorius (Sandton, Hegoafrika, 1986ko azaroaren 22 - ), atleta paralinpiko hegoafrikarra da. Hamaika hilabete zituenean, peronerik ez zuela-eta, bi hankak belaunetik behera anputatu zizkioten eta anputazio bikoitza jasan duten atleten arteko marka mundialak dauzka 100, 200 eta 400 metro lisoko probetan. Korri egiteko, transtibial protesiak erabiltzen ditu, karbono zuntzez eraikiak. Nahiz eta hanka artifizial hauek lehiatzea baimentzen dioten Pistoriusi, hauen erabilerak kexak sortu ditu beste korrikalarien artean bidegabeko abantaila bat ematen dioten inguruan[1]. 400 metrotan 46,34 segundu egin ditu, edo 2004ko Atenasko Joko Paralinpikoetan gehieneko abiadura. 2012ko Londresko joko paralinpikoetan urrezko bi domina eta zilarrezko domina bat lortu zituen.

Oscar Pistorius

Bizitza
JaiotzaSandton (en) Itzuli1986ko azaroaren 22a (37 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Talde etnikoaHegoafrikar zuriak
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Strathclyde (en) Itzuli
University of Pretoria (en) Itzuli
Pretoria Boys High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua78 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Twitter: OscarPistorius Instagram: oscarpistorius IAAF: 14220961 Olympic.org: oscar-pistorius Edit the value on Wikidata

2013ko otsailaren 14an Pistorius bere neska-laguna zen Reeva Steenkamp hil izanaz salatu zuten; Reeva etxean hil zen, Pistoriusen jabetza zen suzko arma batek eragindako zauri baten ondorioz.

Biografia aldatu

 
Oscar Pistorius 2011n Daegun eginiko txapelketan

Oscar Pistorius Sandtonen jaio zen, Johannesburgon, Transvaal (gaurko Gauteng) (Hegoafrika) 1986ko azaroaren 22an. Gurasoak Henke eta Sheila Pistorius izan zituen eta senide zaharrago bat, Carl, eta gazteago bat ere, Aimée, baditu. Amak 43 urte zituen hil zenean, Pistoriusek 15 urte besterik ez zituenean.

Oscar hemimelia peronearekin jaiozen, peronerik gabe bi hanketan. 11 hilabete zituenean, 2 hankak anputatzea erabaki zuten, belauna eta txonkatila artean.

Constantia Kloof haur eskolara joan zen eta, gero, Pretoria Boys High Schoolera, rugbyan jokatzen hasi zelarik. Waterpolo eta tenisa ere jokatu zituen 11 eta 13 urte zituenean, eta borroka paralinpikoan ere parte hartu zuen.

IAAF-ek ez zuen Pistorius egoki ikusi Federazioarako, 2008ko Pekingo olinpiadak barne, eta Pistoriusek erabakia apelatu egin zuen, azkenean Kirol Arbitrajearen Auzitegiak (TAS) Pekingo olinpiadetan lehiatzea baimendu zion arte.

400 metroko proban korri egin ahal izateko, federazioak atleta guztientzat eskatzen duen gutxieneko marka lortu beharko zuen, baina ez zuen lortu. Denbora kontuan hartu gabe, 4x400 errelebo probarako selekzionatua izateko aukera zuen, baina hori ere ez zen horrela izan.

2011ko Daeguko mundialean (Hego Korea) parte hartzeko aukeratu zuten, 400 metroko proban eta 4x400 erreleboko proban, non finalaurrekora iritsi zen eta zilarrezko domina irabazi zuen hegoafrikako taldearekin 4x400 erreleboko proban.

2012ko uztailaren 4an, Hegoafrikako Olinpiar Batzordeak 2012ko Londresko olinpiar jokoetara joateko baieztatu zuen eta anputazio bikoitzarekin joko olinpiarretan egongo zen lehen atleta bilakatu zen.

« Harro nago egun honetan. Hegoafrika 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan ordezkatzeko aukeratu naute, bakarkako 400m-tan eta 4×400m errelebotan, eta hori ohore galanta da eta harro nago urte hauetan hain gogor egindako lanak saria izan duelako.[2] »

Abuztuaren 4an, larunbata, Oscar Pistoriusek Londresen 2012an gogoangarria izango zen zerbait lortu zuen, sailkatzea lortu baitzuen 400m-etako finalaurrekoetara[3].

Hilketa aldatu

2013ko otsailaren 14an, bere neska-laguna hiltzeagatik salatu zuten garai hartan 26 urte zituen Pistorius. Goizeko 04:00etan, 30 urteko Reeva Steenkamp modeloak lau tiro jaso zituen eta segituen hil zen. Ez zen inor gehiago Silver Woodseko etxaldean eta, 9 mm-ko pistola aurkitu ondoren, atxilo hartu zuten atleta[4][5].

Atletak emakumea lapur batekin nahastu zuela eta 4 aldiz egin zuela tiro errorez bere etxeko komuneko atetik zehar esan zen, baina poliziak ez zuen bertsio hori baieztatu. Gainera ez zen lehen aldia Pistorius, ehiztari, arma zale eta, lokartu ezinean zebilenean, tiroa praktikatzeko ohitura zuena genrran balego bezala ibiltzen zena[6].

2013ko otsailaren 22an, Pretoriako (Hegoafrika) auzitegi batean, 113.000 dolarreko fiantza ordaindu eta gero, Pistorious baldintzapeko askatasunean geratu zen. Hegoafrikar poliziak ez zuen froga nahikorik, baina pasaportea kendu zioten eta aireportura hurbiltzea debekatu, poliziarengana astelehenero eta ostiralero aurkeztu beharko zuelarik[7].

2014ko irailean hasi zen epaiketa eta Thokozile Masipa epaileak ez zuen errudun aurkitu[8]. Homizidioa izan zitekeen, baina ez aurrez prestatua. 2014ko urriaren 21ean, 5 urteko kartzela zigorra esleitu zioten atletari[9].. Horrez gain, epaileak beste 3 urteko kartzela zigorra eman zion Pistoriusi, armak izateagatik [10]. 2015eko urriaren 19an, 12 hilabete geroago, aske utzi zuten eta Pretoriako etxean bete beharko zuen pena.

2015eko abenduaren 3an, berriz, Apelazio Auzitegi Gorenak berriro kartzelara bidali zuen, 15 urterako [11].

Marka pertsonalak aldatu

Marka pertsonalak
Froga Denbora Haizea Tokia Data
150m 17,27 -4.2 Stellenbosch (Hegoafrika) 2010ko abenduaren 12a
200m 21,30 WR - Londres (Erresuma Batua) 2012ko irailaren 1a
300m 35,31 - Stellenbosch (Hegoafrika) 2010eko abenduaren 12a
400m 45,07 - Lignano Sabbiadoro (Italia) 2011ko uztailaren 19a
4 X 400m 2:59.21 N/A Daegu (Hego Korea) 2011ko irailaren 1a

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu