Osborne Reynolds (Belfast, 1842ko abuztuaren 23a - Watchet, Somerset, 1912ko otsailaren 21a) britainiar ingeniaria izan zen. Hasieran, lantegi mekaniko batean lan egin zuen, eta Cambridgen egin zituen ikasketak gero. 1868an, Manchesterko Unibertsitatean irakasle izendatu zuten, ingeniariak prestatzeko sortu berria zen katedra baten arduradun. Lanpostu horretan, 1905 arte aritu zen. Lan gehienak hidrodinamikari buruz egin zituen: isurkari eta fluido likatsuen jokaera aztertu zuen, eta esperientzia ugari egin zituen helize bidezko propultsioa aztertzeko. Alor horretan egin zituen esperientzien ondorio gisa, Reynolds zenbakia izeneko koefizientea edo erlazioa frogatu zuen, fluidoen mekanikan garrantzi handia duena. Turbinetan eta balazta hidraulikoetan hobekuntzak egin zituen, labainkortasunari buruz teoria bat proposatu zuen, eta espantsio anizkuna duten makinei buruzko diagramak ezarri zituen.

Osborne Reynolds

Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli presidentea

1888 - 1890
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli idazkari

1874 - 1884
Bizitza
JaiotzaBelfast1842ko abuztuaren 23a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWatchet (en) Itzuli1912ko otsailaren 21a (69 urte)
Heriotza modua: Gripea
Hezkuntza
HeziketaQueens' College (Cambridge) 1837) : matematika
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, ingeniari zibila, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Victoria University of Manchester (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osborne Reynolds