Orvalgo abadia (frantsesez: Abbaye Notre-Dame d'Orval, nederlanderaz: Abdij Notre-Dame d'Orval) zistertar-trapatar abadia da, Villers-devant-Orvalen dagoena, Florenville udalerrian, Belgikako Luxenburgo probintzian. Beneditarrek XI. mendean sortua, Citeauxko ordenak bereganatu zuen 1132an.[1] Frantziako Iraultzaren garaian, lekaideak egotzi eta ondasunak Nazioaren esku geratu ziren. Ondorengo urteetan eraikinak suntsituak izan ziren. 1926an, Sept-Fonseko abadiako lekaide batzuk Orvalen kokatu eta monasterio berri bat eraikitzen hasi ziren, 1936an abadia maila erdietsi zuena.[2] Abadiaren eraikuntza ordaindu ahal izateko, garagardo fabrika bat sortu zuten 1931n, Orval izeneko trapatar garagardoa ekoizten duena.[3]

Orvalgo abadia
Kokapena
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of Belgium Luxenburgo
Belgikako barrutiaArrondissement of Virton
Belgikako udalerriaFlorenville
Koordenatuak49°38′23″N 5°20′56″E / 49.639722222222°N 5.3488888888889°E / 49.639722222222; 5.3488888888889
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Namur (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Erreferentziak aldatu

  1. Orval: Une longue histoire.... orval.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-29).
  2. Orval: Resurrection. orval.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-29).
  3. Orval: Brasserie. orval.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-29).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.