Orthoptera

Pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Aho-aparatu mastekatzailea, organo kirrinkaria eta, sarritan, jauzi egiteko moldatutako atzeko hanka luze eta sendoak dituzte.

Orthoptera (grezieratik, orthos, zuzen eta pteros, hegoa) intsektu Pterygota ordena bat da, aho murtxikatzailearekin. Hegoak dituztenean lehenengo parea koriazeoa da eta atzeko hegoak estaltzen ditu intsektua pausatua dagoenean. Hirugarren hanka parea normalki indartsua eta arantzatsua da eta salto egiteko prestaturik egoten da.

Orthoptera
Karboniferoegun 359 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Ordena Orthoptera
Latreille, 1793
Azpibanaketa

19.000 espezie ezagutzen dira, gehiengoa tropikalak, baina mundu osoan zehar badira. Gehienetan belarjaleak dira, eta batzuk laboreentzako izurriak izan daitezke, baina intsektujaleak ere daude[1]. Ordena honetakoak dira matxinsaltoak, kilkerrak, luhartzak eta otiak.

Askotan entzumen eta soinua egiteko aparatuak dituzte. Entzumen organoak edo tinpanikoak tibiatan agertzen dira edo bestela abdomeneko lehenengo segmentuan. Soinua sortzen duten organoak hanketan egon daitezke.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orthoptera