Oroko Andre Mariaren Santutegia

Artikulu hau Arabako santutegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oro (argipena)».


Oroko Andre Mariaren Santutegia Zuiako (Araba) udalerrian dago, izen bereko haitzen ondoan, eta Atxabal-Oro (892 m) tontorretik oso hurbil, 774 metroko altueran, eta Bitoriano, Domaikia, Aperregi eta Jugo herrien artean.

Oroko Andre Mariaren Santutegia
Oro santutegiaren goitiko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZuia
Koordenatuak42°55′53″N 2°49′39″W / 42.9314°N 2.8275°W / 42.9314; -2.8275
Map

Maiatzeko erromesaldiak tradizio handikoak izan dira.

Eraikina aldatu

Lehenengo aztarnak XII. mendekoak direla ematen duen arren, gaurko tenplua XV.-XVI. mendekoa da, eta Oroko Andre Mariaren irudi gotikoa dauka.

Hainbat sute nozitu du, eta berriztatze-lan ugari egin dizkiote. Erabat zaharberritu zuten 1973an.

Santutegiaren albo batean, bolatoki zaharra eta jatetxea daude. Halaber, aurreko zelaian, harrizko gurutze handi bat dago, 1605ekoa.

Antzinako biztanleak aldatu

Jose Miguel Barandiaranek ingurune horretan Brontze Aroko aztarnategi bat aurkitu zuen.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa