Alpetar orogenia

Mesozoikoaren hasieratik gaur egun arte luzatzen den ziklo orogenikoa, orogenesi-jarduera biziena Goi Kretazeotik Miozenora bitartean izan zuena
Orogeno Alpetar-Himalaioa» orritik birbideratua)

Alpetar orogenia Mesozoikoaren bukaeran eta Zenozoikoan zehar,[1] Europan, Afrika iparraldean eta Asian barrena, Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldeko Eurasiako plakaren arteko konbergentziaren ondorioz garatutako orogenia da. Europaren hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asian ezagutzen diren mendikate garrantzitsuenak sortu zituen: Atlas, Rif, sistema Betikoa, Pirinioak[2], Alpeak, Apeninoak[3], Dinarideak, Helenideak, Karpatoak, Balkanak, Taurus, Kaukasoa[4], Alborz, Zagros, Hindu Kush, Pamir, Karakorum eta Himalaia[5].

Alpetar orogeniaren hedadura, Europan

Historia geologikoa aldatu

Alpeen sorrera azaltzen duen bideoa.

Kretazeoaren amaieratik duela 65 Ma, Afrika, India, Arabia eta Eurasia plaken mugimendu erlatibo konbergentea zegoen, haien artean Tethys itsasoaren lurrazal ozeanikoa zeukan arro ozeanikoa zegoen. Garai hartan Tethis itsasoaren lurrazal ozeanikoaren subduzioa eragin zuen, Tethys itsasoaren itxiera eraginez eta bi kontinenteen kolisioa sortuz. Kolisio horretan bi plaka kontinental nagusien kolisioaz aparte beste mikroplaka batzuen kolisioa ere eragin zuen. Horietako bat Iberiar mikroplaka izan zen.[6]

Alpeto-Himalaiar sistema sortzeko behar izan ziren mugimendu konbergenteak Kretazeo goiztiarrean abiatu ziren duela 155 Ma, baina orogenia gehiena Paleozenoan eta Miozenoan eman zen eta gaur egun Alpeto-Himalaiar sistemaren barneko zenbait eremuetan oraindino konbergentzia ez da bukatu.[7]

Iberiar penintsulan sortutako mendikateak aldatu

 
Iberiar penintsularen geologiako unitate nagusien eskema.

Mesozoikoaren bukaera eta Paleogenoa bitartean Europako eta Afrikako plaken arteko konbergentziaren ondorioz konpresio indar handiak izan ziren, eta Pirinioak, Mendikate Betikoak, Iberiar sistema eta Kataluniako kostako mendilerroak sortu ziren.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Moores, E.M. Fairbridge, R. w.. (2006). Encyclopedia of European and Asian Regional Geology. Springer Verlag ISBN 9781402048654. PMC 144223092. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. (Ingelesez) Muñoz, Josep Anton. (2019). Quesada, Cecilio ed. «Alpine Orogeny: Deformation and Structure in the Northern Iberian Margin (Pyrenees s.l.)» The Geology of Iberia: A Geodynamic Approach (Springer International Publishing): 433–451.  doi:10.1007/978-3-030-11295-0_9. ISBN 978-3-030-11294-3. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  3. (Ingelesez) Rossetti, Federico; Goffé, Bruno; Monié, Patrick; Faccenna, Claudio; Vignaroli, Gianluca. (2004-12). «Alpine orogenic P-T-t-deformation history of the Catena Costiera area and surrounding regions (Calabrian Arc, southern Italy): The nappe edifice of north Calabria revised with insights on the Tyrrhenian-Apennine system formation: ALPINE TECTONICS IN NORTH CALABRIA» Tectonics 23 (6): n/a–n/a.  doi:10.1029/2003TC001560. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  4. (Ingelesez) Adamia, Sh.A.; Lordkipanidze, M.B.; Zakariadze, G.S.. (1977-07). «Evolution of an active continental margin as exemplified by the Alpine history of the Caucasus» Tectonophysics 40 (3-4): 183–199.  doi:10.1016/0040-1951(77)90065-8. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  5. (Ingelesez) Şengör, A.M.C.. (1986-08). «The dual nature of the Alpine-Himalayan system: Progress, problems and prospects» Tectonophysics 127 (3-4): 177–195.  doi:10.1016/0040-1951(86)90060-0. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  6. (Gaztelaniaz) Suarez-Burgoa, Ludger O.. (2017-01-01). «Matematización de la geología» Boletín de Ciencias de la Tierra (41): 30.  doi:10.15446/rbct.n41.55386. ISSN 2357-3740. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
  7. (Gaztelaniaz) User, Super. «Orógeno Alpino» Geodiversidad y Turismo Geológico en España (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
  8. (Gaztelaniaz) «España a Través de los Mapas» www.ign.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

Kanpo estekak aldatu